32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
HIRUGARREN ATALA

Epaia jakinarazteko ediktua. 442/2014 prozedura

Adela María Nuin Iturri andrea, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.

Fede eta lekukotza ematen dut: Iruñeko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko 442/2014 prozedura arruntaren autoen ondoriozko 711/2015 apelazio zibileko erroiluan epaia eman da, eta horren kopia interesdunen eskura dago Idazkaritza honetan.

Eta Pablo Pezonaga Itoiz interesdunari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Adierazten zaio ebazpen honen kontra, baldin eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. eta 469. artikuluetan azken xedapenetatik 16.ean adierazitakoari dagokionez ezarritako beharkizunak betetzen badira, kasazio-errekurtsoa eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko errekurtso berezia jar ditzakeela, Auzitegi Goreneko 1. Salari zuzendua, edo, hala badagokio, kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salari zuzendua. Halakoetan, errekurtso-idazkia atal honetan aurkeztu beharko du jakinarazpen honen ondoko hogei eguneko epean.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Adela María Nuin Iturri.

Iragarkiaren kodea: J1700921