31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

907/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko lizentzia edo gradua, Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Industria Teknologietako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua.

Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak proposatu du graduatu ondoko beka bat emateko deialdia egitea, Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko lizentzia edo gradua, Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Industria Teknologietako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua.

Bekadunen esku utziko diren azterketek eta lanek lanbide esperientzia baliotsua ekarriko diete, eta, aldi berean, oso baliagarriak izanen dira departamentu honentzat.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua aplikatuko zaizkio.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 15eko 424/2013 Foru Aginduaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, izan ere, foru agindu horren bidez departamentuko zuzendari nagusien esku utzi zen 2014ra luzatutako 2012. urteko Gastuen Aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailari (eta ondorengo ekitaldietako antzeko kontu-sailei) egotzitako gastuak eta ordainketak baimentzeko eskumena.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onestea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko lizentzia edo gradua, Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Industria Teknologietako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua. Deialdiaren oinarri arautzaileak ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. 11.222,88 euroko gastua baimentzea, “Bekak” izeneko 70000070110-4809-411100 kontu-sailaren kargura, honela banatuta diru-kopuruaren eta denboraren arabera:

–2017ko ekitaldi ekonomikoa: 7.481.92 euro, 2017ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailaren baliokide izateko sortzen denaren kargura; 900 euroko 8 hileko laguntzak dira, gehi 35,24 euro hilabetean Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

–2018ko ekitaldi ekonomikoa: 3.740.96 euro, 2018ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailaren baliokide izateko sortzen denaren kargura; 900 euroko 4 hileko laguntzak dira, gehi 35,24 euro hilabetean Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea.

5. Deialdi hau eta bere oinarri arautzaileak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

6. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Beka bat emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko

Lehena.–Xedea.

Graduatu ondoko beka bat sortzea du xede deialdi honek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko, barneko prozesuen kalitatearekin lotura duten lanetan, bereziki ISO 9001 ezartzearekin eta prozesuen hobekuntzarekin lotura dutenetan.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekak 12 hilabete arte iraunen du, 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko apirilaren 30era bitarte. Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Bekaren zenbatekoa 11.222,88 eurokoa da, “Bekak” izeneko 70000070110-4809-411100 kontu-sailaren kargura, honela banatuta diru-kopuruaren eta denboraren arabera:

–2017ko ekitaldi ekonomikoa: 7.48192 euro, 2016ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailaren baliokide izateko sortzen denaren kargura; 900 euroko 8 hileko laguntzak dira, gehi 35,24 euro hilabetean Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

–2018ko ekitaldi ekonomikoa: 3.740,96 euro, 2016ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailaren baliokide izateko sortzen denaren kargura; 900 euroko 4 hileko laguntzak dira, gehi 35,24 euro hilabetean Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

Laugarrena.–Baldintzak.

Prestakuntza beka hartzen ahalko dute baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Titulu hauetako baten jabe izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua: Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko lizentzia edo gradua, Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Industria Teknologietako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xede den prestakuntza jardueran aritzea galaraz diezaiokeen desgaitasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileen tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 gunea jartzen du haien esku, Tuterako Foruen Plazako 5-6 zenbakietan. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea.

b) Curriculum vitae-a, egindako ikasketak, egindako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, kurtso bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dauzkan titulu eta diplomen fotokopia konpultsatuak.

f) Jaiotze agiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

4. Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpen bat emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza beka jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute Batzordea:

Epaimahaiburua: Andrés Arriaga Oroquieta. Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Delia Sola Jiménez. Nekazaritzako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoko burua.

Idazkaria: Luis Igor Sanmartin Sanmartin. Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Ataleko teknikaria.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

2.I.–Espediente akademikoa:

Ikasketa espedientearen batez besteko nota hartuko da kontuan. Batez besteko nota 10 bada, 5 puntu emanen dira; gainerako notekin, horren araberako hainbanaketa eginen da.

2.II.–Bekaren jardueraren esparruari lotutako arloko prestakuntza:

Ikasturteak: bekaren xedearekin lotura duten ikastaroak baloratuko dira:

–40 ordu baino gutxiagoko ikastaroak: 0,05 puntu ikastaroko.

–40tik 199 ordura bitarteko ikastaroak: 0,1 puntu ikastaroko.

–200 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,2 puntu ikastaroko.

Tituluak:

–Beste titulu batzuk: 0,6 puntu titulu osoko. Tituluan badira bekarekin lotura duten edukiak eta ez dutenak, proportzionalki kalkulatzen ahalko dira, orduen eta kredituen arabera.

2.III.–Bekaren xedearekin lotura duten jardueretan lan egindako urte bakoitzeko 0,6 puntu emanen dira, edo haren banaketa proportzionala.

2.IV.–Hizkuntzak:

Ingelesa baloratuko da interes zientifikoko hizkuntza bezala: Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak hartuko dira kontuan, edo otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren arabera onarpena duten erakundeetakoak.

–A1 maila: Oinarrizkoa, 0,1 puntu.

–A2 maila: Oinarrizkoa, 0,1 puntu.

–B1 maila: Oinarrizkoa, 0,3 puntu.

–B2 goi mila: 0,5 puntu.

–C1 goi maila: 0,75 puntu.

–C2 goi maila: puntu bat.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean (González Tablas kalea, 9; Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/),

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio beka emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar den bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak beka esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatu eta ebazpena jakinarazi edo argitaratu ez bada, eskaerak administrazioaren isiltasunaz ukatutzat joko dira.

3. Beka onuradunari esleitu zaiola eta, kasua bada, gainerako eskaerak ukatu direla administrazio prozedura erkideari buruzko legedian agindu bezala jakinaraziko zaie interesdunei, eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko da (González Tablas kalea, 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarena izanen da, eta berak bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza beka jasotzen duenak organo eskudunak agintzen dion egunean hasi beharko du jardueran, edo, bestela, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epean. Horrela egiten ez badu, eta ezinbesteko kasuetan edo behar bezala justifikatutako besteren batean izan ezik, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari ematea, ezertan ukitu gabe onuradunak uko egin arte dituen betebeharrak.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean onuradunek ezin izanen dute bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribaturik jaso.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunari tutore bat esleituko zaio. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunen betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduera bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak, dolo, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Iragarkiaren kodea: F1701285