31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 138/2016 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000138/2016 prozesuan betearazpena abiarazteko auto orokorra eman da 2017ko urtarrilaren 11n, eta enbargatzeko dekretua 2017ko urtarrilaren 12an, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Díez Suministros y Montajes SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko edo berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela, hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 12an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1700686