31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 321/2016 prozedura

Aida González Arce andrea, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Fede eta lekukotza ematen dut: delitu arinen gaineko 0000321/2016 judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

"298/2016 epaia. Iruñean, 2016ko urriaren 25ean.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arinengatik (mehatxu-delitu arin bat) bideratzen ari den 0000321/2016 judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna, Miguel Muñoz Muñoz, salatzaile gisa, eta Juan Manuel Barasoain Fabo, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Juan Manuel Barasoain Fabo absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion delitu arinengatiko faltagatik, eta kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut. Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea: Epai hori eman zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2016ko urriaren 25ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Eta jasota gera dadin eta Miguel Muñoz Muñozi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1700763