31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 1280/2016

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

325/2016 epaia.

Iruñean, 2016ko azaroaren 8an.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-delitu arin bat dela-eta Viktor Gusakoven eta Jose Daniel Lorente Álvarezen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1280/2016 judizioan (delitu arinen gainekoa), non fiskaltzak eta, salatzaile gisa, Alejandro Orbegozok parte hartu baitute.

Epaitza: Viktor Gusakov kondenatzen dut, lesio-delitu arin baten egile den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, 6 euro egunean. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. José Daniel Lorente Álvarez kondenatzen dut, lesio-delitu arin baten egile den aldetik, bi hilabeteko isuna ordaintzera, 8 euro egunean. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Biek batera eta solidarioki ordaindu beharko diote Alejandro Orbegozo Redíni 886 euroko kalte-ordaina, eragindako kalte-galerengatik. Kostuak zigortuek ordaindu beharko dituzte, erdi bana.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2016ko azaroaren 8an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Eta Viktor Gusakovi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1700631