31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

547/2016 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia.

Iruñean, 2016ko abenduaren 22an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 547/2016 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Nerea Vicioso Domínguezek sustatu du Iñaki Santamaría Sanz jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Jaime Ubillos Minondo prokuradore jauna izan du ordezkari eta María Belén Iribarren Gasca legelari andrea laguntzaile.

Epaitza: Osorik baiesten dut Nerea Vicioso Domínguezek Iñaki Santamaría Sanzen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hogeita hamabi mila ehun eta laurogei euro eta berrogeita hamaika zentimo (12.180,51 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostu guztiak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Eta Iñaki Santamaría Sanzi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1700427