31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Jakinarazpen ediktua. 1079/2015 prozedura

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 17an. María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1079/2015 hitzezko judizioa (aiton-amonen bisiten araubidea, 250.1.13) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Amine Benauda jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1700724