31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUSKARA KUDEATZEKO NAFARROAKO IPARRALDEKO MANKOMUNITATEA

2017. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iparraldeko Euskara Mankomunitateak 2016ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran hasiera batez onartu zuen 2017. urterako plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da, jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2016ko abenduaren 29an.–Lehendakaria, Juan Mari Irastorza Garaño.

Iragarkiaren kodea: L1701603