31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 27an, Urrozko Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea inork erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa bete dadin, aditzera ematen da 2017ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 61.531,07 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 49,408,37 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 30.600,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 63.260,79 euro.

7.–Kapital transferentziak: 1.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 206.050.23 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 25.160,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 26.280,11 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 97.987,23 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 33.922,89 euro.

7.–Kapital transferentziak: 24.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 206.050,23 euro.

Urrozen, 2017ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1701297