31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2017ko lan egutegia

Alkatetzaren urtarrilaren 9ko 01/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2017an izanen duten jaiegunen egutegia, jarraian adierazten den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 14a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 23a, 24a, 25a eta 26a: herrian jai, San Joan dela-eta.

–Uztailaren 24a eta 25a: Santiago eguneko zubia.

–Abuztuaren 14a eta 15a: Andre Maria eguneko zubia.

–Irailaren 29a eta 30a: San Migel bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da.

Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko bulegoetan, egunero astelehenetik ortziralera bitarte egiten den lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da, 242 lanaldi edo egunetan. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 25 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, nahieran bete ditzaten, 07:35etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:25 arte. Jendea egunero hartuko da, 10:00etatik 14:00ak arte.

Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.

Bosgarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.

Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, betiere horietarako eskubidea sortu badute.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki oholean, eta haren berri ematea Uharte Arakilgo Osoko Bilkurari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran”.

Uharte Arakilen, 2017ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1700219