31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa 2017ko ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2016ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indarra duten ordenantza fiskal hauen aldaketa:

b) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

c) Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

Indarrean dauden gainerako ordenantza fiskalak, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera mantenduko direnak, 2012ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an argitaratutakoak dira.

2016ko abenduaren 28an bukatu zen jendaurreko epea, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Udalbatzaren erabakian berean xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Jarraian azaltzen da egindako aldaketen testu osoa.

Sesman, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

2017KO EKITALDIRAKO ALDAKETEN ERANSKINA

B) UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Tarifa

I. epigrafea.–Igerilekua eta instalazio osagarriak.

A.–Abonamenduak:

A1.–Bikote ezkonduak: 98 euro.

A2.–14 urtetik goitikoak: 58 euro.

A3.–14 urtetik beheitikoak: 37 euro.

B.–Sarrerak:

–14 urtetik goitikoak: 5,00 euro.

–14 urtetik beheitikoak: 3,50 euro.

C.–Hobariak:

–65 urtetik goitiko erretiratuak: %50eko hobaria.

–Familia ugariak (3 seme-alaba, 18 urtetik beheitikoak): %20ko hobaria.

4 urtetik beheitikoak: dohainik sartzen ahalko dira, haien ardura hartzen duen heldu batekin baldin badoaz. Bestela, ez dira barnean sartzen ahalko.

D).–Abonamendu partzialak: hilabete osoetarako soilik salduko dira, datatik datara zenbatuta; haien zenbatekoa kasuan kasuko abonamenduaren %50 izanen da guztira.

II. epigrafea.–Eskoletako lokal eta instalazioak.

Erabilera, gela/ordua

4,00 euro

Ekitaldi aretoa/ordua

4,00 euro

Gimnasioa/ordua

4,00 euro

III. epigrafea.–Pilotalekuko edo tenis pistetako argiak.

10,00 euro/ordua.

Ez da inolaz ere argiak doan erabiltzeko baimenik emanen.

IV. epigrafea.–Bestelako instalazio edo eraikinak.

9,00 euro/ordua.

C) EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Zenbatekoen eranskina, eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.

MAHAIAK, AULKIAK, BELADOREAK: m² EDO ZATIKI BAKOITZA

Urtean

4,5

I.2.

BESTE APROBETXAMENDU BATZUK: m² EDO ZATIKI BAKOITZA

Egunean

0,45

–Hilabetean

–Urtean

I.3.

MERKATU TXIKIA: m² EDO ZATIKI BAKOITZA

I.2 atalean bezala, gehi %100

0,68

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak jarraian aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira

3,80

I.4.

ALDAMIOAK ETA HESIAK

I.2 atalean adierazi diren tarifen %50

0,24

Gutxieneko eskubideak: aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak jarraian aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira

21,00

Epigrafe osorako oharrak:

A) Okupazioak gauzatzen badira behar den elkargo ofizialak ikus-onetsitako proiektuaren arabera baimendu diren obrak egitean, beraiei dagozkien tasak %50 murriztuko dira.

B) Zoru publikoaren okupazioak, gainera, ibilgailuen trafikoaren itxiera edo mozketa berarekin badakar, tasak 25 eurokoak izanen dira egunean.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1.

BALKOIEN ETA TERRAZEN ITXITURA: m² ERAIKI BAKOITZA

-

-

II.2.

BESTE APROBETXAMENDU BATZUK.

–m² EDO ZATIKI BAKOITZA

Egunean

-

Hilabetean

-

Urtean

-

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Paraturiko biltontzi bakoitzeko

Urtean

-

Gutxieneko kuota, gas hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, ml bakoitza

Urtean

-

Gainerako aprobetxamenduak: m² edo horren zati bakoitza

Egunean

-

Hilabetean

-

Urtean

-

Iragarkiaren kodea: L1700154