31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Taxi lizentzia. Behin betiko adjudikatzea

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 26an, erabaki hau hartu zuen aho batez:

“2016ko irailaren 21eko Gobernu Batzarrean erabaki zen lehiaketa bidezko deialdia onestea, Azkoiengo udal-mugarte osoan hiriko taxi zerbitzua emateko lizentzia bat adjudikatzeko.

2016ko abenduaren 1eko Gobernu Batzarrean, Vicente Rox Taniñeri (NAN: 44638994L) Azkoienen hiriko taxi zerbitzua emateko lizentzia adjudikatu zitzaion behin-behinekoz, eta interesdunari hilabeteko epea eman zitzaion, deialdiaren 10. artikuluan zehazten den dokumentazioa aurkezteko.

Behin-behineko adjudikaziodunak eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen tenorez eta moduz, eta, baldintzak betetzen dituela ikusita, aho batez erabaki da:

1. Behin betiko adjudikatzea Vicente Rox Taniñeri (NAN: 44638994L) Azkoienen hiriko taxi zerbitzua emateko lizentzia.

2. Erabaki hau argitaratzea Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Erabaki hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraztea, horren berri izan dezaten.

4. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuari jakinaraztea, horren berri izan dezan.”

Azkoienen, 2017ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1701300