31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2017ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, erabaki hau hartu da:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan, 2017rako karga-tasa hauek finkatzea:

–Katastro balioaren 0,32, landa-lurreko ondasunetarako.

–Katastro balioaren 0,36, hiri-lurreko ondasunetarako.

2. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

–Karga-tasa: %8.

5. Ura:

–15 euroko kuota finkoa.

–Kontsumoa: 0,22 euro/metro kubikoa.

6. Belarrak:

–Azienda larria: 2 euro/burua.

–Azienda xehea: 0,30 euro/burua.

Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Larragoan, 2016ko abenduaren 26an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1701305