31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Itzagaondoko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Itzagaondoko Udalaren datu pertsonalen fitxategiak sortzea erabaki zuen.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Itzagaondoko Udalaren osoko bilkurak aho batez erabaki du.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

XEDATU DUT:

Lehenbizikoa.–Itzagaondoko Udaleko fitxategiak dira osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta lege hori garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorrak eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Itzagaondoan, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

I. ERANSKINA

Fitxategia: Izatezko bikoteen erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Izatezko bikoteen erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: izatezko bikoteei eta ezkontza zibilei dagozkien datuen kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak; bestelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: eskatzaileak; beren elkartzea izateko bikote gisa jasoarazteko interesa dutenak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa. Irudia/ahotsa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen administrazio publikoari eta administrazio publikoko beste erakunde batzuei (ukituen adostasuna bada) Erakunde judizialak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Udalbatzako interesen erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udalbatzako interesen erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondarea eta egoera ekonomikoa erregistratzeko legezko eginbeharra betetzea; bezeroen kudeaketa kontabilitatearen, zergen eta administrazioaren arloan; bestelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

Merkataritzako datuak.

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Enpleguaren xehetasunak.

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatu gabea.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Herri-lurrak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Herri-lurrak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: udal herri-lurren kudeaketa; bazkaleku eta belarren errentamendua; baratzeen erabileraren kontzesioa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa. Bestelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: eskatzaileak. Onuradunak. Lurzatiak, baratzeak, bazkalekuak edo belarrak esleituak dituzten bizilagunak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Erregistro publikoak.

Administrazio Publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

Enpleguaren xehetasunak.

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, arlo horretan eskumenak dituen administrazio publikoari eta banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei (ukituen adostasuna bada). (Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, autonomia erkidegoko bestelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Webgunearen erabiltzaileak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Webgunearen erabiltzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren webgunea kudeatzea. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoaren zerbitzua ematea. Bestelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: harremanetarako pertsonak; Udalaren webgunearen bidez zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Gizarte inguruabarrak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Hornitzaileak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hornitzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: hornitzaileen kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: hornitzaileak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Merkataritzako datuak.

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei; zerga administrazioari eta banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Animalia arriskutsuen erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Animalia arriskutsuen erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: animalia arriskutsuen kudeaketa. Osasunaren kudeaketa eta kontrola. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa. Bestelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: animalia arriskutsuen jabeak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa. Aurrekari penalen erregistroa, jarrera fisiko eta psikologikoen txostena.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Alor horretan eskumena duen administrazio publikoari, Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: maila ertaina.

Fitxategia: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: datuen eta posta elektronikoaren kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoaren zerbitzuak ematea; bestelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: enplegatuak (enplegatuak). Bezeroak eta erabiltzaileak; jabeak eta errentariak; hornitzaileak; legezko ordezkariak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda); beste pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Lizentziak, espedienteak, baimenak eta kontzesioak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lizentziak, baimenak, espedienteak eta kontzesioak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: espediente, baimen, lizentzia eta kontzesio guztien kudeaketa, haien gaineko eskumenak Udalarenak badira; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; elkarte, kultur, josteta, kirol eta gizarte jarduerak; zerbitzu ekonomiko eta aseguruetakoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: eskatzaileak; onuradunak; bizilagun eskatzaile eta onuradun guztiak. Jabeak eta errentariak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa. Irudia/ahotsa.

Bestelako kategoria pertsonalak:

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (Egoera zibilari buruzko datuak, Sorteguna, Sorlekua, Adina, Sexua, Nazionalitatea).

Gizarte inguruabarrak.

Enpleguaren xehetasunak.

Merkataritzako datuak.

Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko esperientzia).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, erregistro publikoei, lanbide elkargoei, administrazio publikoko beste erakunde batzuei; gaian eskumena duen administrazio publikoari, fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei eta banku, aurrezki kutxa eta baserritarren kutxei (badago ukituen adostasuna). (Gizarte ongizateko erakundeak, ogasun publikoa eta zerga administrazioa, erregistro publikoak, autonomia erkidegoko beste erakunde batzuk, banketxeak, aurrezki kutxak eta baserritarren kutxak eta aseguru entitateak).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagaondoko Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

San Martin kalea, zk.g. - Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Iragarkiaren kodea: L1700142