31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lehen oinarriaren aldaketa, administrari laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian

Ikusirik Alkatetzaren 2016ko azaroaren 15eko ebazpena, deialdia onesten duena, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Aipatu ebazpenaren I. eranskineko lehenengo oinarrian –Arau orokorrak– onetsi delarik izangaien zerrenda horrek indarrik eta ondoriorik gabe uzten duela izangaien beste edozein zerrenda, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanposturako aldi baterako kontrataziorako.

Kontuan hartuz Udalean badela Kontu-hartzailetza Alorrari atxikitako administrari laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat, indarrean dagoena.

Kontuan hartuz, orobat, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanposturako egin den deialdi honetan eskatutako lanbide-profila ez dela bateragarria bere garaian Kontu-hartzailetza Alorrari atxikitako administrari laguntzaile lanposturako deialdian eskatu zenarekin, hartan kontabilitateko ezagutzak eskatu baitziren lanpostuan aritzeko.

Aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua kontuan hartuz.

EBATZI DUT:

1. Lehenengo oinarria aldatzea (I. eranskineko arau orokorrak), Noain-Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat, hautaproben bidez eta sortzen diren beharrei erantzutearren, eratzeko deialdiarena, zeina Alkatetzaren 2016ko azaroaren 15eko ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Beraz, honela dioen tokian: “izangaien zerrenda honek indarrik eta ondoriorik gabe uzten du izangaien beste edozein zerrenda, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanposturako aldi baterako kontrataziorako”, honela behar du: “izangaien zerrenda honek indarrik eta ondoriorik gabe uzten du izangaien beste edozein zerrenda, Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanposturako aldi baterako kontrataziorako, salbu eta Kontu-hartzailetza Alorrari atxikitako administrari laguntzaile izateko izangaien zerrenda, egun indarrean dagoena”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1700442