31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2017 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, prestakuntza ikastaroen deialdia egiten da gaikuntza lortzeko aholkularitza eta ebaluazio eginkizunetan aritzeko lan esperientziaren bidez eta prestakuntzarako bide ez-formaletan eskuratutako lanbide gaitasunak aitortu eta ziurtatzeko prozeduran (uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren bidez arautua).

Lan esperientziaren bidez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak ezartzen duenez, aholkularitza eta ebaluazio lanak egiteko administrazio eskudunek gaitutako pertsonek beteko dituzte eginkizun horiek. Halaber, errege dekretu horren 22.3 artikuluak zehazten du autonomia erkidegoetako administrazio eskudunek gaituko dituztela aholkularitza eta ebaluazio eginkizunen garapena bermatzeko behar diren pertsonak.

Bestalde, eginkizun horietan aritzeko gaikuntza lortzeko, errege dekretu horren 25.1 artikuluak ezartzen du zenbait baldintza bete behar direla esperientziari dagokionez, eta prestakuntza ikastaro berariazko bat gainditu. Era berean, adierazten da administrazio eskudunek antolatu edo gainbegiratu behar dutela ikastaro hori.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren bidez, pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatu ziren. Bere 26. artikuluan zehazten da Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuari dagokiola prozeduraren orientatzaile, aholkulari eta ebaluatzaileak prestatu eta gainbegiratzea.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aurkeztutako txostena, lanbide gaitasuna egiaztatzen duen prozedurako aholkulariak eta ebaluatzaileak gaitzeko ikastaroen deialdiari dagokionez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntza ikastaroen deialdia egitea gaikuntza lortzeko aholkularitza eta ebaluazio eginkizunetan aritzeko lan esperientziaren bidez eta prestakuntzarako bide ez-formaletan eskuratutako lanbide gaitasunak aitortu eta ziurtatzeko prozeduran (uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren bidez arautua), ebazpen honen 1. eranskinean biltzen diren oinarriei jarraituz.

2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Lanbide Kualifikazioen Atala izendatzea gaikuntza ikastaroak antolatu, eman eta segimendua egiteko organo arduradun.

3. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari baimena ematea behar adina ebazpen emateko deialdi honen garapena egokia izan dadin.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeatzailetazari, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari eta Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Iturrondo Zentroaren Atalari, eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Lanbide Kualifikazioen Atalari.

Iruñean, 2017ko otsailaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Xedea eta aplikazio eremua.

a) Ebazpen honen xedea da berariazko prestakuntza ikastaro baten deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, gaikuntza emateko lanbide kualifikazio batzuen gaitasun unitateetan aholkularitza eta ebaluazio eginkizunetan aritzen diren pertsonei. Deialdi honen 2. eranskinean daude jasota kualifikazio horiek.

b) Berariazko ikastaro bat eginen da aholkulariak gaitzeko eta beste bat ebaluatzaileak gaitzeko.

2.–Parte hartzeko betebeharrak.

a) Ikastaro horiek egin ahal izateko, interesdunek frogatu beharko dute gutxienez 4 urteko esperientzia dutela, betiere deialdiko gaitasun unitateekin lotura duena, deialdia argitaratzen den egunean konputatuta, kolektibo hauetakoren batean:

–Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen edo Lanbide Heziketako teknikarien kidegoetako irakasleak, dagokion Lanbide Familian irakasle lanean ari direnak.

–Prestatzaileak, hezkuntza sistemakoak ez direnak eta zehazten diren gaitasun unitateetan espezializatuak.

–Hezkuntzaz kanpoko administrazio publikoetako profesionalak, zehazten diren gaitasun unitateetan adituak, lanbide heziketako espezialitateetara parekatutako irakasleak barne, funts publikoak dituzten ikastetxeetan lanbide heziketako prestakuntza zikloak irakasten badituzte.

b) Profesionaltasunaren titulu ofizial edo ziurtagiri bat izatea, gaikuntza zer kualifikaziotan nahi den, horri dagokion maila bera izanen duena bederen. Baldintza hori ez da nahitaezkoa izanen administrazioko funtzionarioentzat.

c) Parte ez hartzea lanbide gaitasunak aitortzeko prozeduretan aholkularitza edo ebaluazio eginkizunetan aritzeko gaikuntza lortzeko beste edozein ikastarotan (uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak arautzen ditu prozedura horiek).

d) Interneteko sarbidea izatea, baita erabiltzaile mailako informatikako oinarrizko ezagutzak ere.

3.–Deitutako postuak.

a) 80 posturen deia egiten da berariazko prestakuntzaren ikastaroan aholkulariak eta ebaluatzaileak gaitzeko. Horietatik, 40 aholkulari izateko dira, eta beste 40, berriz, ebaluatzaile izateko.

b) Postuak honela banatuko dira:

Aholkulariak:

–2 postu, zaldien zaintzako eta gobernuko eta zaldi gainean ibiltzeko tekniketako adituen esparruan. (Lanbide arloa: Gorputz eta kirol jarduerak eta Nekazaritza).

–2 postu, uretako salbamenduaren eta sorospenaren esparruan (Lanbide arloa: Gorputz eta kirol jarduerak).

–3 postu, kudeaketa administratiboko eta finantzarioko jardueren esparruan (Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa).

–3 postu, lorezaintzaren esparruan (Lanbide arloa: Nekazaritza).

–2 postu, salerosketaren, merkataritzaren eta kudeaketa komertzialaren jardueren esparruan (Lanbide arloa: Merkataritza eta marketina).

–2 postu, gas aparatuak eta instalazio hartzaileak muntatu eta mantentzeko esparruan (Lanbide arloa: Energia eta ura).

–2 postu, moldekatzearen eta argintzaren esparruan. (Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa).

–2 postu, turismoko adituen esparruan (ostatua, turismoaren arloko produktuen eta zerbitzuen kudeaketa eta salmenta, turismoaren sustapena, etab.) (Lanbide arloa: Ostalaritza eta turismoa).

–2 postu, ile-apainketaren eta estetikaren esparruan (Lanbide arloa: Irudi pertsonala).

–3 postu, sistema mikroinformatikoen eta sareen esparruan (sistema mikroinformatikoen muntaketa eta konponketa, sistema informatikoen eta departamentu sareen operazioak, web orrien garapena eta mantentze-lanak...) (Lanbide arloa: Informatika eta komunikazioak).

–2 postu, industria ekipoen instalazioaren eta mantentze-lanen esparruan (Lanbide arloa: Instalazioa eta mantentze-lana).

–2 postu, zuraren mekanizazioaren, altzarien muntaketaren eta instalazioaren eta altzarigintzako elementuen esparruan (Lanbide arloa: Zurgintza, altzarigintza eta artelazkigintza).

–3 postu, ikastetxeetan hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei arreta emateko esparruan (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–2 postu, haur eta gazteendako denbora libreko hezkuntza-jarduerak dinamizatu, koordinatu eta zuzentzeko esparruan (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–2 postu, etxebizitzak, eraikinak eta lokalak garbitzeko esparruan (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–3 postu, karrozeriaren, pinturaren eta ibilgailuen azalera edertzearen esparruan (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lana).

–3 postu, ibilgailuen elektromekanikaren esparruan (automobilak, industriakoak, motozikletak, nekazaritzako makineria) (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lana).

Ebaluatzaileak:

–2 postu, zaldien zaintzako eta gobernuko eta zaldi gainean ibiltzeko tekniketako adituen esparruan. (Lanbide arloa: Gorputz eta kirol jarduerak).

–3 postu, lorezaintzaren eta oihan jardueren esparruan (Lanbide arloa: Nekazaritza).

–2 postu, sukaldeko adituen esparruan (Lanbide arloa: Ostalaritza eta turismoa).

–2 postu, Enpresen Administrazioko espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa).

–2 postu, Kudeaketa Administratiboaren Prozesuetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa).

–3 postu, salerosketaren, merkataritzaren eta kudeaketa komertzialaren jardueren esparruan (Lanbide arloa: Merkataritza eta marketina).

–2 postu, Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Merkataritza eta marketina).

–2 postu, Merkataritzako Prozesuetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Merkataritza eta marketina).

–2 postu, Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa).

–2 postu, Sistema Elektriko eta Automatikoetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Elektrizitatea eta elektronika).

–2 postu, Instalazio Elektroteknikoetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Elektrizitatea eta elektronika).

–2 postu, Komunitatearentzako Zerbitzuetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–2 postu, ikastetxeetan hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei arreta emateko esparruan (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–3 postu, etxebizitzak, eraikinak eta lokalak garbitzeko esparruko adituentzat (Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak).

–2 postu, Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak).

–3 postu, Ibilgailuen Mantentze-lanetako espezialitatearen irakasle funtzionarioentzat (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak).

–2 postu, ibilgailu automobilen karrozeriaren esparruko adituentzat (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak).

–2 postu, ibilgailu automobilen elektromekanikaren esparruko adituentzat (Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak).

Aurreko ataletako aholkulari edo ebaluatzaile postuak betetzen ez badira, hutsik gelditzen direnak aurreko zerrendan jasotzen diren gainerako taldeei esleitzen ahal zaizkie, ezarritako postu kopuru guztia bete arte.

4.–Inskripzio eskaerak.

a) Ikastaroan parte hartu nahi dutenek eskaera bete behar dute, eta zer kualifikaziotan eskatzen duten parte hartzeko, horiexek lehenetsi behar dituzte, 3.a) eta 3.b) eranskinetan ezarritako ereduei jarraituz, zer kolektibori dagokion.

b) Interesdunek bi gaikuntzetako bat hautatu behar dute, edo, kasua bada, adierazi bi ikastaroetako edozeinetan parte hartu nahi dutela. Halakoetan, postuen kopuruaren arabera esleituko du Hezkuntza Departamentuak modalitatea.

c) Eskatzaileek zehaztu behar dute eskabidean zer kolektiborekin hartzen duten parte hiru hauen artetik: hezkuntzako sistema publikoko Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta lanbide heziketako irakasle teknikoak (funtzionarioak izan ala ez), irakasle espezialitatea zehaztuta kasu horretan; prestatzaile espezializatuak; edo administrazioko edo enpresako profesional adituak, lanbide heziketako espezialitateetara parekatutako irakasleak barne, funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxeetan lanbide heziketako zikloetan irakasten badute.

5.–Izena emateko dokumentazioa.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, kasuan kasuko eskaeraz gain, dokumentazio hau ere aurkeztu behar dute:

a) Nortasun agiri nazionala.

b) Enplegatu publikoen kasuan: zerbitzu orria.

c) Gainerako kolektiboen kasuan:

1. Lan bizitzaren ziurtagiria.

2. Lanbide jarduna zer enpresatan izan duten, horrexen edo horiexen ziurtagiria, bertan datu hauek ageri direla: kontratuaren iraupena, egindako lanak eta zenbat denbora egin duen lan horietan, 3.c) eranskineko ereduari jarraikiz. Agiri horiek aurkeztu ezin badira, eskatzaileak lan kontratuak aurkez ditzake.

3. Prestatzaileen kasuan, irakatsitako ikastaroen ziurtagirien kopia konpultsatua, berariaz adierazita zenbat ordu edo kreditukoak izan diren eta zer eduki izan duten ikastaro horiek.

4. Profesionaltasunaren titulu ofizial edo ziurtagiria, zer lanbide kualifikaziorako nahi den gaikuntza, gutxienez ere horrexen maila berekoa, bidezkoa denean.

5. Baremoko merezimenduak edo eskaeran alegatutakoak justifikatzen dituzten beste agiri batzuk.

6.–Onartzeko irizpideak.

Jasotako eskaeren kopurua deialdiko postuen kopurua baino handiagoa denean, onarpenerako irizpide hauek aplikatuko dira:

1. Lehentasunaren azken taldean sartuko dira aurreko deialdietan aholkulari edo ebaluatzaile gisa gaituta egonda beste profil teknikoko gaikuntza nahi duten eskatzaile guztiak.

2. Aditu profilarekin deitzen diren postuetan, irakasle ez direnak lehenetsiko dira, salbu eta irakaskuntzatik kanpoko lanbide esperientziaren gaineko baldintzak ere betetzen badituzte, beharrezkoak direnak prestakuntzan parte hartzeko.

3. Kontuan harturik aurreko puntuetako irizpidea, lanbide esperientziarik handiena duten langileak lehenetsiko dira, ondoko baremoarekin bat:

a) Zer kualifikaziotan nahi den gaikuntza, horren esparruan eta lanaldi osoan izandako lan esperientziaren urte bakoitzeko: puntu bat. Denboraren zati laburragoak (egun bat arte) proportzionalki konputatuko dira. Esperientzia konputatzeko, deialdi hau argitaratzen den eguna hartuko da erreferentziatzat.

b) Hezkuntza sistemakoak ez diren prestatzaileen kasuan, esperientzia irakaskuntzaren ordutan edo kreditutan adierazten bada, ulertuko da 600 ordu urtebeteko esperientzia dela. Denboraren zatikiak ere konputatuko dira: egun bat 2,5 orduko. Kredituen kasuan, ulertzen da 10 ordukoak direla.

c) Katalogo Nazionalari dagozkion kualifikazioen garapenean parte hartzeagatik, edo egiaztapen prozedura sostengatzeko tresnetan eta/edo profesionaltasun ziurtagirien garapenean: puntu bat.

d) Berdinketa izanez gero, zozketa eginen da.

7.–Eskaeren aurkezpena.

Parte hartzeko eskaerak eta beharrezko dokumentazioa Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta 2017ko otsailaren 15etik 24ra bitartean aurkeztuko dira, ahal dela departamentu horretako erregistro bulegoan, edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan:

(https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/57/Anuncio-15/)

8.–Onarpen zerrendak.

Behin-behineko onarpen zerrendak Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Atarian argitaratuko dira 2017ko martxoaren 3an. Zerrenda horiei erreklamazio bat egin nahi dietenek eskaeraren bide bera erabili behar dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta ondoko hiru egun balioduneko epean.

Onartuen behin betiko zerrendak 2017ko martxoaren 10ean argitaratuko dira.

9.–Ikastaroaren ezaugarriak.

Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 4. eta 5. eranskinetan ezarritakoaren bat eginen du ikastaroaren edukiak.

Ikastaroak 50 orduko iraupena izanen du. Horietatik, 20 prestakuntza presentzialekoak izanen dira, eta 30 urrutiko prestakuntzakoak. Saio presentzialak martxoaren 20an, 21ean, 23an, 27an eta 28an izanen dira. On line fasea 2017ko apirilaren 12an bukatuko da.

10.–Gaikuntza.

a) Aholkulari eta ebaluatzaileen prestakuntza ikastaroa gainditzen dutenek gaikuntza jasoko dute lanbide gaitasunak egiaztatzen dituzten prozeduretan aritzeko eta kasuan kasuko erregistroetara erantsiko dira.

b) Prestakuntza gainditutzat jotzeko, parte-hartzaileek ikastaroa probetxuz bukatu behar dute, saio presentzial guztietara joan eta ezartzen diren jarduera guztiak egin. Saio presentzial batera ez joateak, arrazoia edozein dela ere, ekarriko du kasuan kasuko gaikuntza ez jasotzea.

c) Gaikuntza horrek balio izanen du Estatuko Administrazio Orokorrak nahiz autonomia erkidegokoek lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko egiten dituzten prozeduren deialdietan. Hezkuntzako zuzendari nagusiak emanen du.

d) Kasu hauetan izanen du balioa Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen edo Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetakoak diren irakasle funtzionarioen gaikuntzak:

–Aholkularien kasuan, irakaslana zer lanbide arlotakoa den, horrexetarako.

–Ebaluatzailearen gaikuntza jasotzen dutenen kasuan, irakaslana zer lanbide modulutan duten, horri lotuta dauden gaitasun unitate guztietarako.

e) Gainerako kolektiboen gaikuntza lanbide kualifikazio edo gaitasun unitate zehatzetarako eginen da.

f) Deialdi honetan gaikuntza jasotzen dutenek konpromisoa hartzen dute Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren prozedura deialdietan ebaluatzaile edo aholkulari gisa parte hartzeko, salbu eta behar bezala justifikatutako arrazoia bada.

g) Deialdi honetan aholkulariaren edo ebaluatzailearen gaikuntza jasotzen dutenak ezin dira hautagai gisa aurkeztu Nafarroan egiten den hurrengo deialdian, gaikuntza zer lanbide kualifikaziotan jaso duten, horiexetan.

2. ERANSKINA

Deialdiko lanbide kualifikazioak1

1.–Lanbide arloa: Gorputz eta kirol jarduerak.

AFD339_2. Gidaria zaldi ibilbideen barna natur ingurunean.

AFD505_2. Kirol hastapenak hipikan eta zaldian.

AFD096_2. Sorospena ur instalazioetan.

AFD161_2. Gidaria ur bizietan.

AFD340_2. Sorospena ur naturguneetan.

AFD538_2. Kirol hastapenak ur instalazioetako salbamenduan eta sorospenean.

2.–Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

ADG307_2. Bezeroarekiko harrera eta harremaneko administrazio jarduerak.

ADG308_2. Administrazio kudeaketako jarduerak.

ADG544_3. Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa.

ADG084_3. Giza baliabideen administrazioa.

3.–Lanbide arloa: Nekazaritza.

AGA001_2. Tratamendu agrokimikoak eta biologikoak.

AGA168_2. Lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea.

AGA226_2. Zaldiaren zaintza eta gobernua.

AGA343_2. Oihanetako aprobetxamenduak.

AGA344_2. Zaldiaren oinarrizko heziera.

AGA457_2. Lore-lanak.

AGA460_2. Hazi eta landareen produkzioa mintegietan.

AGA 003_3. Lorezaintza eta paisaiaren lehengoratzea.

4.–Lanbide arloa: Merkataritza eta Marketina.

COM085_2. Salmenta jarduerak.

COM631_2. Saltoki txikien kudeaketa jarduerak.

COM086_3. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa.

COM158_3. Merkataritza-guneen ezarpena eta animazioa.

COM314_3. Salmenten merkataritza-kudeaketa.

5.–Lanbide arloa: Elektrizitatea-elektronika.

ELE043_2. Eraikinetan telekomunikazioetako azpiegituren instalazioak muntatu eta mantentzea.

ELE257_2. Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

6.–Lanbide arloa: Energia eta ura.

ENA192_2. Gas sareak muntatzea eta mantentzea.

7.–Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.

FME185_2. Moldekatzea eta argintza.

8.–Lanbide arloa: Ostalaritza eta Turismoa.

HOT093_2. Sukaldaritza.

HOT326_2. Landa ostatuak.

HOT095_3. Turismoko zerbitzuak eta produktuak saltzea.

HOT333_3. Pisuen kudeaketa eta alojamenduen garbiketa.

HOT335_3. Turisten eta bisitarien gidaria.

HOT336_3. Tokiko turismoa sustatzea eta bisitariari informazioa ematea.

9.–Lanbide arloa: Irudi pertsonala.

IMP119_2. Ile-apainketa.

IMP120_2. Higienearen, depilazioaren eta makillajearen zerbitzu estetikoak.

IMP121_2. Eskuen eta oinen estetika zainketak.

IMP024_3. Makillaje integrala.

IMP182_3. Beltzarantze, makillaje eta depilazio aurreratua.

IMP249_3. Ile-apainketa tekniko-artistikoa.

10.–Lanbide arloa: Informatika eta komunikazioak.

IFC078_2. Sistema mikroinformatikoak.

IFC297_2. Web orriak sortu eta argitaratzea.

IFC298_2. Sistema mikroinformatikoak muntatu eta konpontzea.

IFC299_2. Departamentu sareen operazioa.

IFC300_2. Sistema informatikoen operazioa.

IFC301_2. Ahotsa eta datuak komunikatzeko sistemen operazioa.

11.–Lanbide arloa: Instalazioa eta mantentze-lana.

IMA041_2. Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak.

12.–Lanbide arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

SSC319_1. Azalerak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan.

SSC564_2. Haur eta gazteendako denbora libreko hezkuntza-jardueren dinamizazioa.

SSC090_3. Autonomia pertsonal eta sozialeko trebetasunen hezkuntza.

SSC444_3. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako arreta ikastetxeetan.

SSC445_3. Kultur ekintzen dinamizazioa, programazioa eta garapena.

SSC446_3. Garbiketa taldeen kudeaketa eta antolaketa.

SSC565_3. Haur eta gazteendako denbora libreko hezkuntza-jardueren zuzendaritza eta koordinazioa.

13.–Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lana.

TMV044_2. Ibilgailuak pintatzea.

TMV045_2. Ibilgailuen karrozerien egituretako mantentze-lanak.

TMV046_2. Ibilgailuen karrozerietako egituraz kanpoko elementuetako mantentze-lanak.

TMV047_2. Ibilgailu automobilen indarren transmisio sistemetako eta errodaje trenen mantentze-lanak.

TMV048_2. Motorreko eta bere sistema lagungarrietako mantentze-lanak.

TMV196_2. Ibilgailuen azaleren edertzea eta apaintzea.

TMV197_2. Ibilgailuen sistema elektriko eta elektronikoetako mantentze-lanak.

TMV265_2. Nekazaritzako makineriaren eta erauzketa, eraikuntza eta obra zibilaren industrietako makineriaren errodaje sistemetako eta transmisioko, bere ekipoetako eta tresnetako mantentze-lanak.

TMV266_2. Nekazaritzako makineriaren, erauzketa, eraikuntza eta obra zibilaren industrietako makineriaren motorreko eta segurtasun eta konfort sistema elektrikoetako mantentze-lanak.

TMV049_3. Karrozeria arloaren planifikazioa eta kontrola.

TMV050_3. Elektromekanika arloaren planifikazioa eta kontrola.

(1) Erreferentziak:

http://cualificaciones.educacion.navarra.es/index.php/el-sistema-nacional-de-cualificaciones/catalogo-nacional-de-cualificaciones

3.A) ERANSKINA

Eskaera eredua irakasle funtzionarioentzat.

3.B) ERANSKINA

Eskaera eredua beste kolektibo batzuentzat.

3.C) ERANSKINA

Lanbide jardueraren ziurtagiria.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1701447