31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

76C/2016 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo SGE Quality Services SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo SGE Quality Services SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101111012016) aztertu da, erregistro honetan 2016ko irailaren 8an sartu zena eta 2016ko urriaren 6an zuzendu zutena; honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 3ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Orkoiengo SGE Quality Services SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1700208