31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 907/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten da, Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko lizentzia edo gradua, Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Industria Teknologietako Ingeniaritzako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 330971.

Eskaeren aurkezpena:

1. Eskaerak abenduaren 30eko 907/2016 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1701324