30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldi baterako kontratazioa, estrategiako eta proiektuetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako jarduneko zuzendariak 2017ko otsailaren 3an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat, prestakuntzarako, eta bestea, aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, estrategiako eta proiektuetako goi mailako Teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).

Iruñean, 2017ko otsailaren 3an.–Giza Baliabideetako jarduneko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1701499