30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honen eranskinari dagozkion okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: “66 kW-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linea, Milagroko BTA eta La Sernako BTA lotuko dituena. La Sernako BTAren eta 00.43 euskarrien arteko tartea. Tuteran, Castejonen eta Valtierran”.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Ebazpenaren bidez, honako proiektu honen eranskina onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta onura publikoa deklaratu zen: “66 kW-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linea, Milagroko BTA eta La Sernako BTA lotuko dituena. La Sernako BTAren eta 00.43 euskarrien arteko tartea. Tuteran, Castejonen eta Valtierran”.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horren eranskinak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Tuterako eta Castejongo alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tuterako eta Castejongo udaletxeetan, 2017ko martxoaren 16an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako eta Castejongo udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1701167