30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Gizarte Segurantza, 559/2016

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratu den 559/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Garvial Sociedad Limitada Justizia Administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da 2017ko otsailaren 16ko 9:30ean eginen dela adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (4. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Bi ekitaldi horiek deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko otsailaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1701500