30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Ediktua. Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2017ko urtarrilaren 30eko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Bigarrena.–Donamariako Bake Epaitegia: Alfredo Mendiberri Ilarregi jauna (NANa: 15.787.702-L), eta María Carmen Otxandorena Lasaga andrea (NANa: 72.660.957-R), bake epaile titular eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Hirugarrena.–Zizurko Bake Epaitegia: Maríana Jaúregui Real andrea (NAN zenbakia: 33.368.045-J), bake epaile ordezkoa.

Laugarrrena.–Oteitzako Bake Epaitegia: Jesús Echarri Goñi jauna (NAN zenbakia: 72.630.403-Z) eta Aranzazu Asiain Azcona andrea (NAN zenbakia: 29.146.435-F), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Leozko Bake Epaitegia: Josu Zabalza Murillo jauna (NANa: 15.793.239-J), bake epaile ordezkoa.

Seigarrena.–Cadreitako Bake Epaitegia: Alberto López García jauna (NAN zenbakia: 16.022.408-X) eta Luis Vicente Preciado Preciado jauna (NAN zenbakia: 15.733.921-N), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1701422