30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03458 NL/br espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Arribe-Atalluko Kontzejua.

I.F.Z. zenbakia: P 3135100J.

Helbidea: Arribeko kontzeju etxea 31891-Araitz (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Mekola.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Araxes-1/0400/140.

Tokia: poligonoa: 2; lurzatia: 396. Atallu.

Udalerria eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua: Lanen xedea da saneamendua Mekolako errekaren azpitik eramatea, ibaiaren ohetik metro batera lurperatutako hodi baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1701281