30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-O-1518

Garesko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Garesko Udala.

Xedea: ontziralekua handitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: pasealekua.

Udalerria: Gares (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea hormigoizko ontziraleku bat handitzea da, Arga ibaiaren ezkerraldeko aldean, NA-110 zubiaren azpian, herrigunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abenduaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1701067