1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
190/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Biomedikoaren Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2011ko urtarrilaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko otsailaren 24an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 7ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Biomedikoaren Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 19an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Ingeniaritza Biomedikoaren Unibertsitate Masterra
tituluko ikasketa plana Jakintza-arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 60 |
Aukerakoak | 6 |
Master Amaierako Lana | 24 |
Kredituak osotara | 90 |
Ikasketa-plana laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA |
Oinarri blokea | 24 | Patologiaren eta fisiopatologiaren oinarriak | Nahitaezkoa | 9 | 1 |
Bioelektrizitatea | Nahitaezkoa | 4,5 | 1 |
Bioestatistika eta laguntza metodoak diagnostiko medikorako | Nahitaezkoa | 4,5 | 1 |
Biomekanika eta biomaterialak | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Instrumentazio blokea | 12 | Instrumentazio biomedikoa I. Sentsoreak eta gailuak | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Instrumentazio biomedikoa II. Medikuntza irudia eta aplikazioak Erradiazioaren terapeutika | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Teknologia espezifikoe i buruzko blokea | 24 | Seinale biomedikoen prozesatua | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Irudi medikoen prozesatua | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Ingeniaritza biomedikoan aplikaturiko informatika | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Osasuna | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Proiektuei eta kanpoko praktikei buruzko blokea (Practicuma) | 30 | Ospitale Ingeniaritza | Nahitaezkoa | 6 | 2 |
Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 24 | 2 |
Prestakuntza osagarriak:
OSAGARRIA | ECTS |
Seinale eta sistema diskretuak | 3 |
Iragarkiaren kodea: F1701039