1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
7E/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 354E/2016 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Metales de Navarra SA titular duen eta Berriobeitiko udal mugapean dagoen instalazioari.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, uztailaren 21eko 1548/2009 Ebazpenaren bidez emana (Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariak eman zuen, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia ordeztuz), Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea aplikatuz. Baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 9ko 494E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zen.
2015eko abuztuaren 7an, titularrak instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuari egokitzeko neurrien proiektua ezartzeko. Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuak 2015eko abuztuaren 26an emandako irizpenaren arabera, aldaketa hori ez da funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, horregatik, ez da beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; aldaketa nabarmena da ordea, aldaketa garrantzitsuak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta, horregatik, aldaketak Ingurumen baimen integratuan jaso eta hura aldatu beharra dago.
2015eko abuztuaren 28an Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedura hasi zen, dagokion proiektua aurrera eramateko.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu zen espedientea. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzutea emateko tramitean egon da hamar egunez, eta, azkenean, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 7an eman zuen 354E/2016 Ebazpena.
Baina Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 354E/2016 Ebazpenak, nahiz eta jaso zituen titularrak jarritako alegazioen eta horiei emandako erantzunen testua, akats batengatik, ez zituen jaso alegazio horien ondoriozko aldaketak; hortaz, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 354E/2016 Ebazpena aldatzea, hartan atzemandako akatsak zuzentzeko, ebazpen haren eranskinak osoki ordeztuz ebazpen honen eranskinekin. Hasierako ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Metales de Navarra SA titular duen eta Berriobeitiko udal mugapean dagoen instalazioari.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Metales de Navarra SAri, Berriobeitiko Udalari eta Ebroko Ur Konfederazioari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1700506