28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia interesdunentzat, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitatean epaimahaiek emandako behin betiko puntuazioak onetsi zituen otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoan.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da M.ª Beatriz Recalde Peragón andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko epaimahaiek emandako behin betiko puntuazioen aurka, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduran. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen prozedura hori.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2017ko otsailaren 3an.–Idazkari tekniko nagusia, Fermín Casado Leoz.

Iragarkiaren kodea: F1701501