4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 8/2017 prozedura
Miguel Ángel Esteras Pérez jauna, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Rubén Ontiveros Trebol jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta jarritako erreklamazioagatik, Estructuras y Encofrados Navanort SLren aurka bideratu den titulu judizialak betearazteko 8/2017 prozeduraren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Estructuras y Encofrados Navanort SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2017ko martxoaren 1eko 09:20an ager dadin Vidal de Canellas eraikineko beheko solairuan, 35. judizio-aretoan. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Estructuras y Encofrados Navanort SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zaragozan, 2017ko urtarrilaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Miguel Ángel Esteras Pérez.
Iragarkiaren kodea: J1701323