28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 5ean.

Garesen, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

1. ERANSKINA

2017KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %50. Esklusibitateko osagarria: %55. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa, C1 edo EGA izan behar da edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulu bat.

Lan-kontratuduna.

Euskara teknikaria. Lan-kontratuduna, behin-behinekoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: B. Administrazio egoera: hutsik. Nahitaezkoa da euskaraz jakitea; hizkuntza eskakizuna: C1 edo EGA.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Iragarkiaren kodea: L1701293