2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2017ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2017ko urtarrilaren 12an eginiko osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 271. artikuluarekin lotuta, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Betelun, 2017ko urtarrilaren 26an.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1701175