28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Ondare-itzulketa Udalari. Prozedura hastea

Honako honen bidez, aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran onetsi zuela Artxuetako parajean lagatako herri-lurra eta Uharte Arakilgo katastroan 02-0363-05-001 erreferentzia duen ondasuna Udalari itzultzeko espedientea hastea.

Ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epea egonen da prozeduran interesa duen edozeinek egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko. Alegaziorik jasotzen ez bada, ondarea Uharte Arakilgo Udalari itzultzeko prozedura jarraituko da.

Uharte Arakilen, 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1701246