28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2017rako ordenantza fiskalen tarifak. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskalen aplikazioa, 2017an aplikatuko diren tarifei dagokienez.

Iragarkia 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, behin betiko onetsi dira ordenantzen, tarifen eta igorpenen aldaketak, 2017an aplikatzeko; espedienteak 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

Aipatu ordenantzekin, 2017an aplikatu beharreko tarifak jaso dira jarraian, laburbilduta (%1eko igoera aurreikusi da, 2016ko tarifen eta igorpenen gainean, araudiak horretarako aukera ematen duen kasuetan).

Landazaintza, 0,491 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 7,72 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,11 euro, 50 baino gutxiago badira, eta 0,16 euro, gehiago badira. Faxa erabiltzea, 0,43 euro Nafarroara; 0,88 euro Espainiaren gainerakora; eta 1,66 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. EIOZa ordainarazteko portzentajea, % 4koa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Lurzatien zedulak, 2,30 euro/unitatea. Bidea materialekin okupatzea, 0,77 euro/eguna, postu bakoitzeko. Eremu publikoaren okupazioa terrazarekin, 255,53 euro/urtea. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera. Hilerriko kontzesioak: horma-hilobian, 759,97 euro; hilobi arruntean, 228 euro; hilobi bikoitzean, 936,95 euro.

Bere horretan utziko dira hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,00/3,00/2,90/2,90 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, % 12.

Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herri-lurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkor eta haren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Auzolana eta bide-lana arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Igorpen tasak:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,80.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,3487ko igorpena.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: % 40.

Tulebrasen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1701275