28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 2ko 7/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Foru agindu horretan (2017ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 8koa) akats bat dagoela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

11.2. artikuluan, honela dioen tokian:

“Prozedura berezi hori erabiliz D ereduko ikasketak ematen dituzten ikastetxeetarako zuzendari izendatzen diren pertsonek EGA titulua edo baliokidea izan beharko dute”.

Honela behar du:

“Prozedura berezi hori erabiliz D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituzten ikastetxeetarako zuzendari izendatzen diren pertsonek EGA titulua edo baliokidea izan beharko dute”.

Iruñean, 2017ko otsailaren 8an.–Idazkari tekniko nagusia, Fermín Casado Leoz.

Iragarkiaren kodea: F1701748