28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2017rako ordenantza fiskalak eta karga tasak.
Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskalak, 2017an aplikatuko diren tarifei dagokienez.

Iragarkia 2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 12an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsi dira ordenantzen, tarifen eta igorpenen aldaketak, 2017an aplikatzeko; argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

Landazaintza, 0,4164 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 3,69 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,25/unitatea. Faxa erabiltzea, 0,42 euro Nafarroara; 0,86 euro Espainiaren gainerakora; eta 1,74 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. EIOZa ordainarazteko portzentajea, % 4koa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Lurzatien zedulak, 2,12 euro/unitatea. Hilerriko kontzesioak: horma-hilobian, 786,40 euro; hilobi arruntean, 237,68 euro; hilobi bikoitzean, 968,23 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera.

Kirol instalazioen abonamendua

ASTEAN

HAMABOSTALDIKOA

HILABETEAN

DENBORALDIA

Erretirodunak eta 4tik 14 urtera bitarteko haurrak

11 euro

18 euro

27 euro

53 euro

Banakakoa (15 urte edo gehiago)

14 euro

23 euro

38 euro

66 euro

2 laguneko familia unitatea

25 euro

41 euro

66 euro

124 euro

3 laguneko familia unitatea

30 euro

50 euro

84 euro

133 euro

4 laguneko familia unitatea

36 euro

59 euro

101 euro

144 euro

5 laguneko familia unitatea

43 euro

70 euro

112 euro

161 euro

Eguneko sarreren prezioa 3,15 euro da adingabe eta erretirodunendako eta bertan egoteagatik, eta 4,15 euro gainerakoendako.

Bere horretan utzi dira hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,30/3,30/3,20/3,10 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, % 12.

Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herri-lurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkor eta haren tasak arautzen dituen ordenantza.

Auzolana eta bide-lana arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Igorpen tasak:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: igorpena 0,80an mantenduko da.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2017rako, igorpena % 0,3443 izanen da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: % 40.

Aldaketa horiek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Barillasen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1701276