28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarreko kidearen eta alkateordearen izendapenak errebokatzea

2017ko urtarrilaren 27an, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak eman ebazpenaren bidez, baliorik gabe utzi ziren eta, ondorioz, errebokatu, 2015eko azaroaren 2ko Alkatetzaren Ebazpenen bidez egindako izendapenak, Battitte Martiarena Valdés Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta Barañaingo Udaleko zazpigarren alkateorde izateko emandakoak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1701263