1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
AKATS ZUZENKETA DEUSEZTATZEA, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearena.
2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearen akatsak zuzentzeko testua 2017ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Bertan akatsak atzemanda, bidezkoa da zuzenketa hori deuseztatzea.
Iruñean, 2017ko otsailaren 7an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1701600