25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, Alkatetzaren 2016ko abenduaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 3/2016 aldaketa, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren ekarpenerako eta gizarte segurantzarako.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2017ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1701022