249. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 30a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

20/2017 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2018RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egiten dira 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, 4.164.135.407 euroko zenbateko bateratua duten kredituak onesten dira.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan asmoz likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.164.135.407 euro egiten dute, bateratuta.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluan arautzen den gastu ez-finantzarioaren muga 3.889.805.200 eurokoa da.

4. Aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betetze aldera, eta Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera, gastu ez-finantzarioaren muga, Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.128.683.717 euroan ezarrita geratzen da.

II. KAPITULUA

Aurrekontu-kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

Partida zer departamenturi dagokion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.

4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

5. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izaten ahalko dute, 2018ko ekitaldiari dagokionez, partida hauek edo ekitaldian zehar helburu hauekin sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko partida guztiek, eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiek.

Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko partidok:

a) 010001-01000-2275-921100 partida, “Hauteskundeak” izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.

b) 020002-04100-1001-921400 partida, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

c) 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

d) 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

e) 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

f) 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

g) 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

h) 030001-03000-4819-112100 partida, “Lanbide elkargoentzako transferentziak” izenekoa.

i) 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

j) 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

k) 051000 partida, “Erretiro-adinarengatiko koefiziente murriztailea zabaltzea” izenekoa.

2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko partidok:

a) 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.

b) 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

c) 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea”.

d) 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

e) 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

f) 150000-17000-6094-923400 partida, “Iruzur fiskalaren aurkako plana” izenekoa.

g) 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua TRACASA Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

h) 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

i) 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.

j) 155003-17830-3501-932102 partida, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.

k) 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

3. Hezkuntza Departamentuko partidok:

a) 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.

b) 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

c) 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

d) 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

e) 410000-41100-2290-322000 partida, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izenekoa.

f) 410002-41140-4609-322D00 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza” izenekoa.

g) 410002-41140-6081-321100 partida, “Testuliburuak doan jasotzeko plana” izenekoa.

h) 410002-41140-7811-321100 partida, “Ikasliburuak doan jasotzeko programa” izenekoa.

i) 410004-41830-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

j) 410004-41830-2230-324100 partida, “Eskola garraioa” izenekoa.

k) 410004-41830-4800-324100 partida, “Eskola garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.

l) 410004-41830-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.

m) 411001-41210-6001-325100 kontusaila, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.

n) 420002-42120-4609-322100 partida, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.

4. Osasun Departamentuko partidok:

a) 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.

b) 540000-52000-1800-311100 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

c) 540000-52000-1810-311100 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

d) 540002-52824-4809-311104 kontusaila, “Protesiak, ortesiak eta ezinduentzako ibilgailuak” izenekoa.

e) 540005-52831-4809-313100 kontusaila, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.

f) 540005-52831-4809-313102 kontusaila, “Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.

g) 540005-52831-4809-313103 partida, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.

h) 543004-52214-2276-312700 partida, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.

5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko partidok:

a) 710000-71210-4700-412100 partida, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.

b) 710000-71210-4700-412107 partida, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

c) 710000-71210-7700-412100 partida, “Azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.

d) 710004-71320-2279-412205 partida, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.

e) 710004-71320-7700-412200 partida, “Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izenekoa.

f) 720000-71510-4700-414100 partida, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona” izenekoa.

g) 720000-71510-4700-414102 partida, “Nafarroako Ubidetiko ureztaketen kanona” izenekoa. Handitzearen 1. fasea”.

h) 720000-71510-7609-414400 partida, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.

i) 720000-71510-7819-414100 partida, “Ureztatzaileen elkarteen nekazaritza-azpiegituren konponketa, aparteko uholdeengatik” izenekoa.

j) 740002-74200-7609-456704 partida, “Titulartasun publikoko oihan azpiegiturak konpontzeko laguntzak, kalteengatik” izenekoa.

k) 780001-78100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa tributuetako hobariengatik” izenekoa.

l) 780001-78300-4609-942300 partida, “Iruñerriko Mankomunitatearekiko finantzaketa-hitzarmena, Canasaren ura finantzatzeko”.

6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko partidok:

a) 820005-82100-7309-467300 partida, “Energiaren arloko I+G+b. CENER-CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako” izenekoa.

b) 830002-8322-432100 partida, “ITURISSA. Pirinioetako erromatarren galtzada baskoien lurraldean barna proiektua” izenekoa.

c) 840000-84000-6010-453300 partida, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.

d) 840003-84200-2090-453200 partida, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.

e) 840003-84200-2090-453202 partida, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.

f) 840003-84210-6010-453305 partida, “Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea” izenekoa.

g) 840003-84210-6010-453306 partida, “Zoruak sendotzea” izenekoa.

h) 841000 6010 453211 partida, “N-121-A errepidea 2+1 errepide bihurtzeko jarduketak”.

7. Eskubide Sozialetako Departamentuko partidok:

a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 900003, 920005 eta 920008 proiektuetan daudenak.

b) 900002-91100-4809-212100 partida, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa.

c) 900002-91100-4809-231500 partida, “Errenta bermatua” izenekoa.

d) 900002-91100-4809-231502 partida, “Laguntza bereziak gizarteratzeko” izenekoa.

e) 900003-91600-4609-231500 partida, “Etxegabeentzako harrera zerbitzua” izenekoa.

f) 900003-91600-4609-231502 partida, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izenekoa.

g) 900003-91600-4609-231503 partida, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.

h) 900003-91600-4609-231602 partida, “Enplegu sozial babestua” izenekoa. PO FSE 2014-2020”.

i) 900004-91100-4819-143103 partida, “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izenekoa.

j) 900007-91200-4809-261400 partida, “Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak” izenekoa.

k) 900007-91200-7800-261400 partida, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntzak eta subsidioak” izenekoa.

l) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

m) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.

n) 920004-93200-4809-231B06 partida, “Desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko laguntzaileak kontratatzea” izenekoa.

ñ) 920008-93300-4809-231700 partida, “Zailtasun edo gatazka egoeran dauden adingabeen autonomiarako baliabideak” izenekoa.

o) 920008-93300-4809-231702 partida, “Familientzako prestazio ekonomikoak” izenekoa.

p) 920008-93300-4809-231704 partida, “Kanpoko ikastetxeetako haurren kuota” izenekoa.

q) 950001-96100-4709-241109 partida, “Enplegu zentro berezietarako laguntzak. EGF” izenekoa.

r) 950001-96100-4709-241204 partida, “Errenta bermatuaren hartzaileak kontratatzeko pizgarriak” izenekoa.

s) 950001-96100-4809-241107 partida, “Autoenplegua sustatzeko laguntzak” izenekoa.

t) 950001-96100-4819-241104 partida, “Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF” izenekoa.

8. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko partidok:

a) B40001-B4100-2269-232202 partida, “LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko eta sexu-joeragatik, genero-adierazpenarengatik eta genero-identitatearengatik diskriminatzearen aurkako Legea” izenekoa.

b) 2600 kode ekonomikokoak, B40002 proiektuan daudenak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak. Helburu hori duen berariazko partidarik ez badago, legea zuzen aplikatzeko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.

c) B40002-B4200-4809-232300 partida, “Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak” izenekoa.

d) B40002-B4200-4819-232300 partida, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

1. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2018rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globala. Horrek ez du ezertan galaraziko beharrezkoak diren ordainsari-doikuntzak egitea kasua bada, halatan ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutakoak behar bezalako zerikusia daukala lanpostu horren edukiarekin, zeina zailtasun tekniko, lanaldi, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasun berezikoa izan baitaiteke.

2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2018an:

MAILA

URTEKO ZENBATEKOA

A

25.789,96 euro

B

21.696,22 euro

C

17.997,84 euro

D

15.674,82 euro

E

13.787,76 euro

7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen lansariak.

1. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraituz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuburuek eta haren erakunde autonomoetan haiekin parekaturikoek 51.514,68 euroko ordainsariak izanen dituzte 2018an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzako ordainsari pertsonalez gainera, eta ezertan galarazi gabe jatorriz izan zuten izendapenagatik edo beren zerbitzu-ematearen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta izan litzaketen ordainsari osagarriak.

Zerbitzuetako zuzendariek beren lana erabateko eskuragarritasunez eta dedikazio osoz eginen dute.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuetako izendapen libreko zuzendaritza karguen ordainsariek ondotik zehazten diren zenbatekoak izanen dituzte 2018an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalez gainera:

a) Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua; Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua; Nafarroako Ospitaleguneko Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzua eta Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zerbitzuak eta Profesionalen zerbitzuak; Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuak; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua; Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua; Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua: 52.356,50. euro.

b) Araubide Juridikoaren Zerbitzua: 51.514,68. euro.

c) A mailako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 48.161,26. euro.

d) Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Zainketa Asistentzialen zerbitzuak, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua eta Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua: 47.114,48 euro.

e) Gainerako mailetako langileek betetzen dituzten beste zerbitzu batzuk: 43.976,10. euro.

Baldin eta gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza kargu horien titularren batek artikulu honetan jasotako zenbatekoa baino gehiago jasotzen badu gaur egun, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu horretan diharduen bitartean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zuzendaritza karguetan aritzen diren izendapen libreko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, zuzendari nagusiek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendaritza karguek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek hurrengo apartatuetan zehazten diren ordainsariak jasoko dituzten 2018an.

2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, 2018. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 70.748,44 euro.

–Kontseilaria: 65.840,46. euro.

3. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularren kabineteetan goi kargudunaren izaera duten langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2018. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren aholkularia: 56.414,26 euro.

–Kontseilarien kabineteburuak: 52.507,98. euro.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 56.414,26 euroko ordainsariak izanen dituzte 2018. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera.

5. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak 76.925,24 euroko ordainsariak izanen ditu 2018. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera.

6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2018. urtean, ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera funtzionarioei legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

a) Erakunde autonomo bateko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) apartatuetan xedatutakoa salbu: 56.414,26 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 87.162,88. euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 66.643,78 euro.

d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea: 55.120,10 euro.

e) Erakunde autonomo bateko zuzendariordea: 51.514,68 euro.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

–Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailea, Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendaria: 66.605,00 euro.

–Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala: 58.216,48 euro.

–Osasun Mentaleko kudeatzailea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako zuzendari asistentzialak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea: 56.696,78 euro.

–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 55.672,54 euro.

–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Osasun Zainketen zuzendaria: 53.153,10 euro.

–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zainketa sanitarioen zuzendariordeak: 48.161,26 euro.

7. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen kabineteetako gainontzeko behin-behineko langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2018. urtean, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu- eta antzinatasun-ordainsariez gainera:

–Lehendakariaren idazkaria: 34.831,58 euro.

–Kontseilariaren idazkaria: 31.749,20. euro.

–Kabineteko laguntzailea: 27.808,20 euro.

8. Aurreko apartatuetan araututako behin-behineko langileek, funtzionario ez direnek, Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun-saria jasoko dute, eta horretarako, kontuan hartuko da behin-behineko lanpostuetan lanean emandako denbora.

9. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2018an:

Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko oinarrizko ordainsari gordina, hamalau hilekotan banatuta, 55.550 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:

SOZIETATE MOTA

KONPLEXUTASUNAREN ARABERAKO OSAGARRIA

URTEKO OINARRIZKO SOLDATA GORDINA, EUROTAN

D

%0

55.550,00

C

%10

61.105,00

B

%30

72.215,00

A

%55

86.103,00

Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak mota ezberdinetan.

10. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2018an, hamalau hilekotan banatuta:

–Miguel Servet Fundazioa: 55.672,61 euro.

–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 48.839,56 euro.

–Baluarte Fundazioa: 61.105,00. euro.

11. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute dieta pertsonalik jasoko inolako entitate publiko edo pribatutik administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joateagatik. Dietak jasotzen badituzte betetzen duten ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.

12. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute.

2. Pentsio publikoen arloko araudi indardunari jarraituz, eguneraketa ez zaie aplikatuko jadanik aitortuta dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta, berek bakarrik nahiz haiei onuradun berak kasua bada jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoa baturik, pentsio publikoetarako ezartzen den urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari aplikatzekoak zaizkion arauak.

1. Artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea egokituko zaie martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenei. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira foru lege horren aurretiko eta horren betearazpenerako emandako behin-behineko ordainsari-erregelamenduaren aurretiko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handiagoak, geroko ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan adierazitako portzentajeetan gehituak. Salbuespena izanen da artikulu honek lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik eskuratutako pentsioei buruz xedatutakoa.

2. Aurreko apartatuan aipaturiko xedapenen ildotik, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki emandako zerbitzu-urteak bakarrik hartuko dira kontuan. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako toki entitateen montepioetakoren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina: aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak; betiere, aldi horiek montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako baliabide zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio- edo zerbitzu-urteengatiko ehunekoa edo kuota.

Aurreko paragrafoan aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, beste batzuekin batuta, hala badagokio, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute. Salbuespen izanen dira SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzen duen kotizazioa duten aldiak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo Nafarroako toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa betez, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2018. urtean sortutako erretiroak eta pentsioak finkatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari-kontzeptuen zenbatekoak 2018. urteari dagozkionak izanen dira; hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako gehikuntzak aplikatzetik sortzen direnak.

Salbuespen gisa, lan istripu edo gaixotasun profesionalaren ondoriozko desgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo gaixotasun profesional bat dela-eta hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, baliabide arautzailea osatuko dute erretiroa edo heriotza gertatu den unearen aurreko urtean funtzionarioak bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari-sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatzetik ateratzen den zenbatekoarekin, zenbateko horri ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio-igoerako portzentajeak erantsirik.

5. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, 2017. urterako ezarritakoa izanen da, zeina 14.616,00 eurokoa baita, baina 2018ra eguneratua, pentsio publikoek urte horretan oro har izanen duten igoera aplikaturik.

70 urte betetzen dituztenetik aurrera, honakoei ere aitortuko zaie arestiko paragrafoan ezarritako gutxieneko pentsioaren baliokidea den zenbatekoa jasotzeko eskubidea: beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurretik zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urtetik beherako zerbitzualdi aitortua frogatzeagatik eguneratze-eskubiderik gabeko pentsioa sortu dutenek.

6. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, gutxieneko alargun-pentsioaren zenbatekoa izanen da ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbatekoa.

7. Artikulu honen 6. apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzekoa zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoerarengatik onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. apartatuan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak, bai eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak ere, onartu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusten ahalko dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, dela egoera larriagotzeagatik dela hobetzeagatik, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta irekitzen ahalko da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.

Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere lau urte gehienez.

c) Aurreko apartatuetan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 17ko eta 1972ko azaroaren 24ko erabakietan ezarritako ondorioak izanen ditu, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

2018. urtera luzatzen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagokienez ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5. eta 8. artikuluetan aurreikusitako presako neurriak.

Erretiroa hartzeko gehieneko adinari dagokionez arestiko paragrafoan aipatutako 1. artikuluaren aplikazioak funtzionario guztiak hartuko ditu, funtzionarioa atxikita dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistema zein ere den, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikiak eta araubide horri atxikiak barne.

13. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, betegabeak ez direnak, bestelako lanpostuetan eraldatzeko. Eginkizunen berresleipenak eta horren ondoriozko lekualdatzeak, maila beraren barnean, salbuespen kasuetan baino ez dira eginen, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuetako ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.

2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostuetan eraldatzerik ez badago, salbuespen gisa baimena ematen ahalko da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak berresleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide kualifikazioa eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Berresleipen hori aldi baterako izanen da beti, gehienez ere harik eta langilearen mailan atxiki edo birmoldatzeko aukera izan arte, eta beti bermatuko da aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsari eta ordainsari osagarriak jasoko dituela.

14. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketagatik 2017ko ekitaldian sortutako kostuen ordainketari dagokionez udal bakoitzari esleitu zaion kuotaren araberako proportzioan.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalei, beraien montepioen kudeaketak 2017ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko apartatuetan ezarritako ekarpenen zenbatekoa izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatzetik ateratzen dena.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak eta maileguak ematea

15. artikulua. Abalak eta maileguak ematea.

1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 20 milioi euroko zenbatekoa egin arte.

Aurreko paragrafoko mugaren barruan, Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin.

Ondare Zerbitzuak txostena emanen du horien guztien gehieneko zenbatekoei buruz.

2. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak proposatuta. Gehienez ere 31 milioi euroko zenbatekoa eginen dute.

3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo gisako beste bermeen gehieneko arrisku bizia 40 milioi euro izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 111 milioi eurokoa izanen da.

4. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta. Gehienez ere 25 milioi euroko zenbatekoa eginen dute.

5. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 50 milioi eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 141 milioi eurokoa izanen da.

6. Artikulu honetan ezarritako mugen kontaketatik kanpo daude Nafarroako Gobernuaren eta bere sozietate publikoen artean nahiz sozietate publiko desberdinek elkarren artean egindako eragiketak, bai maileguenak bai abalenak.

7. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu, araudiak finantza zuhurtziaren printzipioari dagokionez ezartzen dituen mugak betetzen direla bermatzeko. Printzipio hori Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehazturik dago.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

16. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, muga batekin; alegia, Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren azpisektorea osatzen duten entitateen 2018ko abenduaren 31ko saldo biziak ez dezala 82.832.463 euro baino gehiagoko aldeaz gainditu 2018ko urtarrilaren 1ekoa (aurreikusitako defizita –BPGaren %0,4– finantzatzeko).

2. Artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da baldin eta, hasiera batean aurreikusita ez bazegoen ere, aktibo finantzarioak eratzen badira, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badituzte; halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hitzar litzaketen bestelako zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Era berean, artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako esparru-hitzarmen baten indarrez egin beharreko azpiegiturak finantzatzeko behar den zenbatekoan.

4. Aurreko apartatuan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2018ko ekitalditik aurrera ere egiten ahalko dira.

5. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak behar den zorpetze-estrategia hartuko du baimentzen den gehieneko zorpetze-bolumena ez dadila izan Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako mugatik gorakoa.

6. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko apartatuetan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

17. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

1. Europako Kontuen Sistemaren arabera Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen sektorekoak diren entitateek Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren baimena lortu beharko dute beren zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori izan gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.

Hiru hilabetean behin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak zorpetze-eragiketa horietarako baimen guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

2. Aurreko apartatuko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze-bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako mugak.

3. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren entitateen arduradunak behartuta egonen dira informazioa ematera Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eskatzen dien moduan eta epean, halatan bete egin daitezen Nafarroako Gobernuak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako konpromisoak.

IV. TITULUA

Toki entitateak

18. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru-laguntza eta onurak.

Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako batzarrek zilegi izanen dute Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzea, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

19. artikulua. Aurreikusitako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontu-aldaketak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarreren ondorioz kredituak handitzen dituzten aurrekontu-aldaketak onartzeko, haiek gauzatuta egon beharko dute.

Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, aurrekontuko gastuen egoera-orrian kredituak handitzen ahalko dira kasuko diru-sarrera gertatu gabe, baldin eta dokumentuz frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa-konpromisoa, kasu hauetan:

a) Langileria-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnean.

b) Laguntza pertsonaleko edo sozialeko prestazioak helburutzat dituzten aldizkako diru-laguntzei dagozkienean.

c) Finantzaketa diru-itzultze baten bidez jasotzen duten programei dagozkienean. Egiazki izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.

d) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egina izan beharko du aurretiaz.

20. artikulua. Ordainsari-igoeren ondoriozko aurrekontu-aldaketak.

6., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ordainsari-igoeraren ondoriozko gastuaren egozpena hartzen duten partidak finantzatzeko asmoz “Ordainsari igoera” izeneko 020002-04100-1800-921402 partidaren kargura egiten diren funts mugimenduek ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. ataleko artikuluetan ezarritako mugak.

21. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren aurrekontu-zuzkidurak.

1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontu-zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

2. Nafarroako Kontseilua, bere independentzia organiko eta funtzionalarentzako kalterik gabe, Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren menpe egonen da.

Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dauden baldintza beretan.

Nafarroako Kontseiluarentzako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen dira, salbu eta behar handiagoak justifikatzen badira.

Kapital transferentziak haren lehendakariak eskatzen dituen neurrian eginen dira, eskatze hori eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

22. artikulua. Funts mugimenduak zorraren interesengatik.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen interesak ordaintzekoak diren partiden artean, berdin delarik horien sortzapen-arrazoia zorra, maileguak ala diruzaintzako eragiketak izatea. Ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

23. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

24. artikulua. Eskola-ikasliburuen finantzaketa.

Ikasliburuak eta hezkuntza materiala finantzatzekoak diren kontu-sailen artean edo horien finantzaketa egokirako sortu beharrekoen artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

25. artikulua. Funts mugimenduak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamendu-gastuen eta ikastetxe publikoen hornikuntza-gastuen artean.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu, baldin eta “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izeneko 410000-41100-2290-322000 partidaren eta “Ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-41830-6059-325100 partidaren eta “Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-42600-6059-325100 partidaren artekoak badira; eta ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitarteko artikuluetan ezarritako mugak, baldin eta uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluari jarraikiz ikastetxeek eginiko eskaeren ondorioz erabakitako mugimenduak badira. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrera eta gastuen araubidea arautu zen.

26. artikulua. Eskola-garraioa eta -jantokiak.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen eskola-garraiorakoak diren partiden eta eskola-jantokietarakoak direnen eta exekuzio egokirako sortu behar direnen artean, eta funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

27. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea.

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio urte anitzeko gastu konpromisoak har ditzan, ikastetxeak, bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide heziketako ikastetxeak eraikitzeko partiden kargura.

2. Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen ikastetxeak eta bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide heziketako ikastetxeak eraikitzekoak diren partiden artean, eta funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

28. artikulua. Ikastetxeen kudeaketa ekonomikoa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako kudeaketa ekonomikoaren autonomiaren barruan, ikastetxe publikoek egindako kontratazioei ez zaizkie aplikatuko Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru legearen 73.6 artikuluan ezarritako mugak, eta ez dira kontatuko muga horiek betetzearen ondorioetarako.

29. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa, hainbat aurrekontu-partidatan jasota dagoena, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko finantzaketa-hitzarmenari jarraikiz gauzatuko da.

Transferentzia arruntak, oro har, funtsak aurreratuz ordainduko dira, hiruhilekotan.

Kapital-transferentziek finantzatutako inbertsio-proiektuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kudeatzailetzak aurretik eskatuta ordainduko dira. Eskaera horri erantsi beharko zaio kasuko gastua gauzatu beharra frogatzen duen dokumentazioa. Gastu horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kontu-hartzailetzaren onespena izan beharko du.

30. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.

UHUNen Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

31. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru kopurua bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2018. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren apartatuan finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko eta harekin lotutako funts mugimenduak egiteko ere.

Funts mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Irakaskuntzako langileentzat bigarren xedapen gehigarrian jasotako ordainsariei buruzko aurreikuspenek 2018ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz izenpetzen diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte; konturako ordainketa horiek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

“Bestelako gastuetarako” eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatentzat adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

“Bestelako gastuetarako” zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatu beharko dute aplikatu direla.

“Gastu aldakorrak” osatzen dituzten zenbatekoen banaketa eginen da itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2018-2019 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako, oinarrizko lanbide heziketako eta lanbide lantegietako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu; aldaketa horiek 2018-2019 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Lanbide Lantegiak ezarri dituzten ikastetxe itunduei finantzaketa emanen zaie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientazioko zerbitzu espezializatuetarako. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako –goi mailako heziketa zikloetarako– izenpeturiko itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoak, arauturiko irakaskuntza kontzeptuan esklusiboki, hau izanen da: 36 euro ikasle eta hileko, 10 hilabetez, 2018ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2018ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude Lantokietako Lanbide Heziketakoa baizik ez den ikasturte batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2018-2019 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hilean.

On line egiten diren goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 11,01 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2018ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak. Horiek 9,90 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2018-2019 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hilean.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuraturiko finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko “bestelako gastuak” deitutako kapitulurako eta, beraz, Administrazioak “bestelako gastuak” delako atalaren zenbatekoa osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate ezberdinetako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen bosgarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateek izan ezik, “bestelako gastuak” kontzeptuan 771,51 euroko kopurua daukate urtean(514,34 euro on line egiten diren goi mailako heziketa zikloetan) zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori zuzendaritza-osagarriaz gain, zeinak “gastu aldakorrak” izeneko atalean baitirau.

6. Haur Hezkuntzako eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikastetxe itunduek, hezkuntza premia bereziak dituzten edo gizarte edo kultur egoera ahulean dauden ikasleak artatzen dituztenean, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horiei arreta emateko laguntza-irakasleak, logopedia zerbitzuak, eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horien esleipena eginen da behar diren txosten teknikoak izanda, Hezkuntza Departamentuak deialdi publikoa onetsi ondoren.

32. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

JANTOKIKO ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZA

0-80

16,63 euro

14,71 euro

16,63 euro

81-160

18,58 euro

14,71 euro

16,63 euro

161-240

19,92 euro

16,48 euro

16,63 euro

+240

20,61 euro

18,88 euro

16,63 euro

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

33. artikulua. Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatiko ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean jasotakoetan, dela zuzenean Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutakoetan, ordainsaria jasotzen ahalko dute, betiere jarduera hori beren lanalditik kanpora egiten badute. Aipaturiko ordainsariak honakoak izanen dira:

–Prestakuntza presentziala:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 59,25 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknologia edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 361,76 euro ordainduko da gehienez.

–Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.049,11 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 98,35 euroko ordainsaria jasoko du tutore bakoitzeko, bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,99 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko apartatuan adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten irakasleei.

34. artikulua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren ordutegiaren parte bat ematen duten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kasuan, Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren arteko aldea jasoko dute, zentro horretan egindako lanaldiaren ehunekoaren arabera.

35. artikulua. Kilometroengatiko diru-ordaina, prestakuntza jardueretara joandako irakasleentzat.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez deitutako prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute haietara hezkuntza administrazioak espresuki aginduta joan behar duten irakasleek, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.

36. artikulua. Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatuak badira, honako ordainsari hauek jasoko dituzte, izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailari dagokion oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan administrazio-araubidean kontrataturiko langileentzat arau orokor gisa ezartzen den beste edozein ordainsari.

2. Hautatutako izangaiek, jadanik karrerako irakasle funtzionario izanik praktikaldia egitera doazenek, honako ordainsarien artean aukeratu beharko dute praktikaldia egin bitartean jasotzeko:

a) Lanpostu berdinean eta antzinatasun berarekin karrerako irakasle funtzionario batek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan osotara jasotzen dituen ordainsariak.

b) Praktikaldiko funtzionario izendatuak direneko mailako oinarrizko soldata eta betetzen duten lanpostuaren ordainsari osagarriak; halaber, antzinatasun saria eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio-kontratupeko langileentzat arau orokor gisa ezartzen den beste edozein ordainsari.

37. artikulua. Irakaskuntzako zenbait lanposturen ordainsari osagarrien aldaketa.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoaren esleipena aldatzeko, Bigarren Hezkuntzan aniztasunari erantzuteko eginkizunak bete ditzaketen espezialitateetan, baldin eta aurretiaz azterketa bat egiten bada ikastetxeetan jakiteko zenbat diren lanpostu horiek, eta nolakoak, eta, betiere, azterketa horrek guztirako gastua handitzerik ekartzen ez badu.

38. artikulua. Ikerkuntzaren sustapena.

Osasun zientzietan Osasun Departamentuak sustatzen dituen ikerketa-proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzkoa, salbu eta aurrerakinei dagokienez, zeinak arau horretan ezarritakoaren arabera antolatuko baitira.

39. artikulua. Organoen transplanteen sustapena.

Ospitaleek organoen transplanteak sustatzeko jasotzen duten diru kopuru helburuduna ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan nahiz ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren helburuarekin zerikusia baldin badute betiere.

40. artikulua. Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Foru lege honen 5. artikuluko 4. apartatuan, a) eta g) letretan, 54 programa-multzoko zenbait partidak gehikuntza izan dezakete, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak horien artean funts mugimenduak egiteko baimena eman dezake, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak bete beharrik gabe.

41. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontuko 810012-81500-4819-494108 partida, “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera” izenekoa, haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritzaren arabera, eta horretarako 2014ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitarte egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan. Ordezkaritza-agintea indardun izan beharko dute azken data horretan, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezarri da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.

810012-81500-4819-494103 partida, “Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa” izenekoa, urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten pertsona kopuruaren proportzioan.

810012-81500-4819-494114 partida, “Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL” izenekoa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura- eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko duen xedea bete ahal izan dezan.

950002-96200-4819-242106 partida, “Prestakuntza-premiak ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izenekoa, banatuko da Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

810012-81500-4819-494113 partida, “Enpresa erakundeentzako transferentzia, haien ordezkaritasunaren arabera. CEN” izenekoa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izanen da.

810012-81500-4819-494111 partida, “Eragile sozial eta enpresarialentzako transferentzia, haien parte-hartzearen araberakoa” izenekoa, eragile sozialen eta enpresarialen parte-hartze instituzionala sustatzeko izanen da, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren 222/2016 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek parte hartzeagatik jasoko dituzten konpentsazioak arautzen dira.

42. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.

1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, kasu hauetan:

a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, eskuratzaileei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei diru-laguntzak emateko, eta etxebizitzak birgaitzeko, baldin eta ez badira gainditzen aurreko ekitaldian helburu horretarako ezarritako zenbatekoak.

b) Ondasun higiezinen errentamendua egiteko.

c) Esparru-akordio edo -kontratuak egiteko, baldin eta kontratazio publikoari buruzko araudiak haietarako baimendu egiten badu indarraldi luzeagoa izatea Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak urte anitzeko gastuetarako ezartzen duena baino.

d) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei aurre egiteko ere, hiru urtetik goitiko plangintza behar badute.

e) Laguntzak emate aldera, zeinak gauzatuta egonen baitira I+G+B proiektuak finantzatzeko asmoz eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko asmoz enpresek hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetarako hobarietan.

f) Telekomunikazioetako edo informatikako sareekin edo azpiegiturekin zerikusia duten zerbitzuak kontratatu edo enkargatzeko.

g) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako diru-laguntzak emateko. Dekretu horren bidez, enplegua erregulatzeko 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta haientzako laguntza bereziak ezartzeko neurriak hartu ziren, eta abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bitartez aldatu zen.

h) Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak direnak, hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.

i) Toki entitateei laguntzak eman behar zaizkienean bakoitzaren udal plan orokorrak hirigintzako araudira egokitzeko.

2. Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du bekak eta laguntzak eman eta eskola-garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzea, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.

43. artikulua. Kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, “Ondarearen kudeaketa” izeneko 111. programako lursailen eta ondasun higigarri nahiz higiezinen salmentak sortutako diru-sarrerek kreditua sortzen ahalko dute “Lursailak eta natur ondasunak” izeneko 111002-11300-6002-923100 gastu partidan.

44. artikulua. Eskubide Sozialetako Departamentuaren PFEZaren %0,7ko funtseko kredituak kudeatzea.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako partida hauen artean:

a) 920005-93100-4819-231B09, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Boluntarioen ekintzak” izenekoa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako diru-laguntzak.

b) 920005-93100-4819-231B35, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Boluntarioen ekintzak” izenekoa. Zaharren elkarteak. Funtzionamendurako diru-laguntzak”.

c) 920005-93100-4819-231B36, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Boluntarioen ekintzak” izenekoa. Zaharren elkarteak. Programetarako diru-laguntzak.

d) 920008-93300-4819-231702 kontusaila, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa. Adingabearen arloko diru-laguntzetarako deialdia”.

e) 900003-91600-4819-231504, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat” izenekoa.

f) 900003-91600-4819-231612, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Europar Batasunaren interes sozialeko enplegu programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak” izenekoa.

g) 900004-91100-4819-143105, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” izenekoa.

h) 920005-93100-4819-231B11, “PFEZaren %0,7ko funtsa Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako diru-laguntzak” izenekoa.

Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

45. artikulua. Gizarteratze-prestazioetarako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira “Laguntza bereziak gizarteratzerako” izeneko 900002-91100-4809-231502 partidaren eta “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003-91600-4609-231503 partidaren artean.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

46. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira honako partida hauen artean:

a) 920005-93100-2600-231B04 partida, “Zaharrentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.

b) 920005-93100-2600-231B05 partida, “Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kudeaketa” izenekoa.

c) 920005-93100-2600-231B06 partida, “Gaixotasun mentaletarako zentroen kudeaketa” izenekoa.

d) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.

e) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.

Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak, hain zuzen.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

47. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetara zuzendutako kredituen kudeaketa.

920008 proiektuko partiden artean, foru lege honen 5. artikuluko 7. apartatuan zabalgarri deklaratutakoen artean, funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugen menpe egonen.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

48. artikulua. ERSISI proiekturako kredituen kudeaketa.

ERSISI proiektuko partiden artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak. Zilegi izanen da gastuak hobeki doitzeko beharrezkoak diren partidak sortzea.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

49. artikulua. Errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontrataziorako kredituen kudeaketa.

“Errenta bermatua” izeneko 900002-91100-4809-231500 partidaren eta “Errenta bermatuaren hartzaileen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 950001-96100-4709-241204 partidaren artean funts mugimenduak egiten ahalko dira, eta ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularrak izanen du.

50. artikulua. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa finantzatzeko partiden artean edo hura egokiro betetzeko sortu beharrekoen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritako mugak.

Partida zer departamenturi dagokion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularraren eskumena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.

51. artikulua. Tuterako Udalaren “Fernando Remacha” Musika Kontserbatorioa.

2018-2020 aldiko ekitaldietako bakoitzean, Nafarroako Gobernuak behar den gastua baimentzen ahalko du Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren artean sinatzen den hitzarmenaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko, “Tuterako Udalarekiko hitzarmena musikako udal kontserbatorioaren funtzionamendurako” izeneko 420001-42440-4609-322503 partidaren kargura.

2018rako ezarritako kopurua, hots, 370.331 euro, 2019an eta 2020an eguneratuko da, hitzarmenetik datozen konpromisoen finantzaketa bermatzeko behar adina.

52. artikulua. Nafarroako Poliziei buruzko apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen aplikazioa finantzatzeko kredituen kudeaketa.

“Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izeneko 051000-02100-1800-132100 partida zabalgarriaren kargura egiten diren funts mugimenduek, Nafarroako Poliziei buruzko 15/2015 Foru Legearen aplikaziotik eratorritako gastua exekutatzeko partidak finantzatzeko direnenean, ez dituzte bete beharko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

53. artikulua. Kreditu-gehikuntzak Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari dagozkion baina exekutatzen ez diren gastu-konpromisoengatik.

Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legetik datozen kredituak 2018ko ekitaldira igarotzen direnean Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren babesean, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren ekainaren 22ko 83/2017 Foru Aginduaren aplikazioa dela-eta, atxikitako diruzaintzako gerakintzat hartuko dira, izan ere, 83/2017 Foru Agindu horren bidez Nafarroako Aurrekontu Orokorrak ixteko eta likidatzeko arauak onetsi ziren.

54. artikulua. “Itxarote-zerrendetarako kontrataturiko aldi baterako langileen ordainsariak” izeneko 540000520001220311102 partidaren kudeaketa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetan edozein kontratazio-mota finantzatzera bideratuko da “Itxarote-zerrendetarako kontrataturiko aldi baterako langileen ordainsariak” izeneko 540000520001220311102 partida, baldin eta horren xedea itxarote-zerrendak murriztea bada. Helburu hori lortzeko, 1. kapituluko kredituak gaitzen edo/eta handitzen ahalko dira 543000, 545000 eta 546000 aurrekontu-proiektuetan, eta aurrekontu-partida horren bidez finantzatuko dira.

Gaitze eta/edo gehitze horiek ez dira inola ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legean ezarritako mugak.

Funts-mugimendu horiek egiteko eskumena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearena izanen da, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, kasua bada, aldez aurretik baimena emanda.

VI. TITULUA

Kontratazioa

55. artikulua. Garraioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretiaz, betiere.

56. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek zilegi izanen dute hornitzaileei hamabost egunean behin eskaintzak eskatuz erostea produktu freskoak, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe.

2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zilegi izanen du hornitzaileei bi, hiru edo lau hilean behin eskaintzak eskatuz erostea bere menpeko zentroetarako produktuak, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe eta aplikatzekoak izan gabe Kontratu publikoei buruzko ekainaren 6ko 6/2006 Foru Legeak 73. artikuluaren 6. apartatuan eta 74. artikuluaren 5. apartatuan ezarritako mugak eta betekizuna.

57. artikulua. Nekazaritzako estatistika-lanetan laguntzeagatiko kalte-ordainak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kalte-ordainak ematen ahal izanen dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen duten pertsonei, laguntza horrek sortzen dizkien gastuengatik. Kalte-ordainek gehieneko diru-muga hauek izanen dituzte (eurotan, urtero):

Laboreen urteko azalerak

75

Laboreen urteko ekoizpenak

75

Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa

250

Lurraren prezioak

1.300

Landa errentamenduen kanonak

350

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

1.750

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

1.100

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

600

Munta gutxiko produktuen prezioak

300

Nekazaritzako ordainsariak

200

Kontu makroekonomikoak

200

Meteorologia-Osoa

1.325

Meteorologia-Erdizka

1.175

Meteorologia-Termoplubiometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin

980

Meteorologia-Termoplubiometrikoa

750

Meteorologia-Plubiometrikoa

665

Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin

1.405

58. artikulua. Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak erostea, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoak.

Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoak, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak erosiko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren partiden kargura finantzatuta.

59. artikulua. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (FEADER) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

Bermatze aldera bete eginen direla Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Era berean, eginkizun horiek betetzeko mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

1. Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kredituak, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen dutenak (kapital transferentzia gisakoak), ekitaldi-itxieran aurrekontu-erabilerarik gabe gelditzen badira, eta jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak, bai eta Toki Inbertsioen Planaren araudia aplikatuz itzulitako kopuruak ere, funts horri atxikitako diruzaintza-gerakintzat hartuko dira. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kredituarekin batera esleitzen ahalko da, aurrekontuaren exekuzio mailaren arabera eta diru-sarreren aurreikuspenek horretarako bidea ematen badute, Planean sartutako obren exekuziorako toki entitateei ematen zaizkien diru-laguntzak finantzatzeko.

2. Toki Inbertsioen Planeko partiden arteko doikuntzak egiten ahalko dira, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direnean. Era berean, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren partidetan sartutako kredituen artean ere doikuntzak egiten ahalko dira, kapital transferentzien arloan, hala inbertsio plan bereko aurrekontu-partiden artean, nola plan desberdinetako partiden artean.

3. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren ekarpenen banaketari dagokionez, aldi horretarako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, foru lege horren 10. eta 15. artikuluetan aipatzen diren ebazpenak eman ondoren, zuzkidurak berriz atxikiko zaizkie Inbertsioen Programaren eta Toki Programazioaren ataleko kontzeptuei.

4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko du Toki Inbertsioen Planeko kredituetatik plan zuzentzaileetako azterlan eta proiektuak finantzatzeko direnak kudeatzeko lana, dela ente instrumental bati enkargua emanez, dela kontratu publikoei buruzko foru legeriaren araberako kontratazio baten bidez, horren barne delarik haiek garatu eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotura duen edozein gastu. Edozein kasutan, ulertuko da Gastuen Aurrekontuan kudeaketa horretarako onartzen diren betebeharrak Toki Inbertsioen Planaren gastu berekia direla.

5. 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitako finantzaketa ez duten hiri zeharbideen urbanizazio proiektuen kostuaren kasuan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak finantzatu beharko lukeen kostuaren zatia plan horren kredituen kargura ordainduko da, kasuan kasuko fakturak aurkeztu ondoren.

6. Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen foru legean, Montepioaren defizitagatik finantzaketa-araubide berri bat arautuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.–18/2016 Foru Legea, abenduaren 13koa, 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duena, aldatzea.

2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen honako artikulu hauek honela geldituko dira idatzita:

1.–4. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da:

“4. Konprometitu gabeko diru kopuruen bidez eta 28. artikuluan xedatutakoarekin bat askatutakoen bidez finantzatuko dira, aurrekontuko mugak gainditu gabe, Inbertsioen Programetan aurreikusitako kostuen balizko gehikuntzak eta Toki Programazioaren % 10 arteko gehikuntzak, artikulu honen 2. zenbakian biltzen direnak. Behin erreserba horiek aski izanda behin-behinekoz sartutako eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzearen zain dauden inbertsioen gehikuntzak bermatu ahal izateko, beste jarduketa batzuei ekinen zaie, erreserbako inbertsioen lehentasun-ordenaren arabera, zeina Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarriko baita”.

2.–4. artikuluaren 15. apartatua aldatzen da:

“4. Aurreko zenbakian aipatzen den ebazpena argitaratu eta hiru hilabeteko epean, bertako A) letran aipatzen diren toki entitateek IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, aipatu epea 2018ko maiatzaren 31n bukatuko da”.

3.–1. artikuluaren 32. apartatua aldatzen da:

“1. Toki entitateek zilegi izanen dute libreki erabaki beharrekoen ataleko ekarpena finantza pasiboak amortizatzeko erabiltzea, jatorria dutenak finantza entitateekin edo beste administrazio publiko batzuekin epe luzera hitzartutako aurrekontu izaerako eragiketetan”.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Itunpeko ikastetxeei eusteko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan ikastetxe itunduen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: “Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne”, unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

“Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne” kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta haien gizarte-kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

“Gastu Aldakorrak” kontzeptuan honako hauek azaltzen dira: irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritza-osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, zeina irakaslez irakasle banatuko baita ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria.–Testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuen salmenta.

Testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuak saltzen ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.

Seigarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe publiko berriak.

Ikastetxe publiko bat sortu baino lau hilabete lehenago izendatzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak irakaskuntzako zuzendaritza karguak, zeinek erregelamendu organikoetan ezarrita dauden eginkizunak beteko baitituzte.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Lanbide karrerako maila aitortua Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei aplikatzea.

Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten fakultatiboei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortuko zaizkie espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio-talde berei dagokienez. Gradu horien ordainsariak apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean ezarritakoaren arabera ordainduko dira. Foru lege horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrerako sistema eta hori garatzeko araudia.

Osasun sistema Nazionaleko beste zerbitzu batzuetatik iritsitako langileei, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan lanpostu bat zerbitzu eginkizunetan betetzen badute, Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie. Gradu horien ordainsariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileen lanbide karrerako araudian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria.–Arazoak dituzten enpresei zorrak geroratzeko baldintza bereziak.

Zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak onartzen ahalko ditu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduan arazoak dituzten enpresentzat ezarritako laguntza araubideari edo horren ordez onesten den arauren bati atxikitzen zaizkion enpresentzat, Nafarroako Foru Komunitatearekin dituzten zorrak zatitu eta gerora ditzaten, enpresa bere bitartekoak erabiliz bideragarria izateko behar diren amortizazio-epe eta -sistemari dagokienez. Halakoetan, aplikatuko den interes-tasa ez da izanen legezko interes indardunaren ehuneko 50etik gorakoa. Gainerako baldintzei dagokienez, zorrak zatikatzeko eta geroratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.–Gizarte eskubideen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruen zatikako itzultzea erabakiko du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hamargarren xedapen gehigarria.–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.

547001-52300-4609-312200 proiektuko partidan, “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izenekoan, Nafarroako udalen jabetzakoak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako den horretan, dagoen zenbatekoa banatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko zenbatekoak eta moduluak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Edozein kasutan, kontsultategi mota eta azalera hartuko dira kontuan modulu horietan.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da, kasua bada.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.–Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzarrean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten parlamentu-talde guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen aldeko botoa beharko da, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Hamabigarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen aldaketa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen honako artikulu hauek honela geldituko dira idatzita:

1.–2. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da:

“2. Foru lege honen aplikazio esparrutik kanpo gelditzen dira sektore publikoa osatzen duten entitateei egindako diruzko ekarpenak, haien aurrekontuak Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sartzen badira, hala entitate horien jarduera oro har finantzatzeko erabiltzen direnak, nola esleiturik dituzten eginkizunen esparruan jarduketa zehatzak egiteko erabiltzen direnak, betiere deialdi publiko baten ondoriozkoak ez badira”.

2.–33. artikulua aldatzen da.

“33. artikulua. Diru-laguntzen aurrerapena.

1. Arau orokor modura, irabazi asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte ekintzako proiektu edo programak finantzatzeko ematen zaizkien diru-laguntzetan ordainketa aurreratua eginen da, baldin eta diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez badute eta inguruabar hori behar adina frogatzen badute.

Aurrerakin horiek honela ordainduko dira:

a) Ematen den diru-laguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa, diru-laguntza emateko ebazpenarekin batera.

b) Emandako diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: horietako lehena diru-laguntza ematea ebaztearekin batera, eta hurrengoa (edo hurrengoak) ebazpen horretan ezartzen diren epeetan edo baldintzetan. Zatitutako ordainketa bakoitza ez da izanen, inolaz ere, 30.000 euro baino gutxiagokoa, azkenekoa izan ezik, diru-laguntza osatu arteko zenbatekoa ez bada kopuru horretara iristen. Nolanahi ere, diru-laguntzaren hurrengo ordainketa egiteko, beharrezkoa izanen da exekuzioari buruzko agiri bidezko justifikazio ekonomikoa aurkeztea, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokiona.

2. Gainerako onuradunen kasuan, emandako diru-laguntzaren ordainketak aurreratzen ahalko dira diru-laguntzaren oinarri arautzaileetan hori berariaz aurreikusten denean soilik, oinarriok ezarritako muga, baldintza eta, hala egokituz gero, bermeekin, eta, betiere, diru-laguntzaren xedeak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzen baldin bada.

Kasu horietan, aurrerakina 60.000 eurotik gorakoa bada, nahitaez bermeak ezarri beharko dira, hurrengo kasuetan salbu:

a) Onuraduna administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat denean.

b) Etengabeko prestakuntzako programetan kasuko eskubidea aitortua duten enplegu zentro bereziei defizita konpentsatzeko ordainak ematen zaizkienean.

c) Onuraduna ikerketa-erakunde bat denean, zehazki, ikerketarako eta garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko Esparruari buruzko Europako Batzordearen Komunikazioan (2014C 198/01) jasotako definizioaren barrenean sartzen direnak: unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologiaren transferentziarako erakundeak, bitartekoak, berrikuntzakoak, edo ikerkuntzaren arloko elkarlanerako entitate erreal edo birtualak.

3. Halaber, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak hala erabakitzen duenean, zilegi izanen da aurreko apartatuan aipatutako bermea ez eskatzea sindikatuei eta enpresa-erakundeei, “Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Epaimahaia” fundazioari eta irabazi-asmorik gabeko kultur entitateei, kasu bakoitzaren inguruabar bereziak kontuan izanik.

4. Ematen den diru-laguntzaren konturako ordainketak egiten ahalko dira, orobat, oinarri arautzaileetan berariaz aurreikusita daudenean, baldin eta oraindik justifikatu gabe dauden gastu arruntetarako edo langileria gastuetarako badira eta diruz lagundutako jardueratik burutu den zatiari badagozkio. Ordainketa horiek ere aurrerakin gisa hartuko dira. Horrelako kasuetan, ez da beharrezkoa izanen justifikatzea diru-funtsen hornidura egitea beharrezkoa dela diru-laguntzaren helburuak betetzeko, eta bermerik ere ez da eskatuko.

5. Diru-laguntzen aurrerakinak oinarri arautzaileetan ezartzen diren epeetan justifikatu beharko dira, eta diru-laguntzen justifikazioari eta ordainketari buruz adierazitako betebehar berberak bete beharko dira, foru lege honen 32. artikuluko 3. apartatuan aipatutako txostena barne dela.

Aurreko apartatuan adierazten diren konturako ordainketak oinarri arautzaileetan ezartzen den epean justifikatu eta likidatu beharko dira”.

3.–Laugarren xedapen gehigarria gehitu da:

“Laugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Gobernuak sustatuko du hitzarmenak sinatzea toki entitateekin, helburua izanik lankidetza arautzea udal esparruan euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak garatzen dituzten toki entitateekin. Hitzarmenetan ezarriko dira laguntza teknikoen baldintzak, planifikazioarenak, koordinazioarenak eta, kasu bada, finantziazio araubidea. Foru dekretu batek arautuko ditu lankidetzaren baldintzak, lankidetzan sartzen diren jarduerak eta Nafarroako Gobernuak emanen dituen laguntzak. Laguntza ekonomikoak urteko deialdi baten bidez emanen dira”.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen honako artikulu hauek honela geldituko dira idatzita:

1.–40. artikulua aldatzen da.

“40. artikulua. Urte anitzeko gastu konpromisoak.

1. Baimentzen diren ekitalditik haratago doazen gastu konpromisoak hartzen ahalko dira, baldin eta baimentzen diren ekitaldian exekutatzen hasten badira eta hurrengo zenbakian ezartzen diren mugak eta urteak gainditzen ez badituzte. Horren ondorioetarako, kontratuen kasuan, prestazioaren exekuzio materiala hartuko da gastu-exekuziotzat; diru-laguntzetan, berriz, foru lege honen 52.1.c artikuluan aipatutako betebeharra aitortzea.

2. Gastuak, gehienez, lau ekitalditan egozten ahalko dira. Baimendu ondoko ekitaldietan egozten den gastua ezin da handiagoa izan programa bakoitzeko kapitulu bakoitzaren hasierako kredituen bolumenari ehuneko hauek aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa baino: hurren-hurreneko ekitaldian, ehuneko 70; bigarren ekitaldian, ehuneko 60; eta hirugarren eta laugarren ekitaldietan, ehuneko 50.

3. Epe eta ehuneko horiek lege mailako arau baten bidez aldatzen ahalko dira. Bereziki justifikatuta dauden kasuetan ere, Nafarroako Gobernuak aldatzen ahalko ditu ehuneko horiek. Horrelakoetan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, dagokion departamentuak eskatuta, proposamena igorriko dio Nafarroako Gobernuari. Gainera, horren aurretik, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da, aldaketa hori epe ertainera begira dagoen aurrekontu-esparruarekin koherentea dela adierazten duena.

4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan adierazitako diru-laguntzen kasuan, ezin izanen da geroko ekitaldien kargurako gastu-konpromisorik hartu.

5. Aldez aurreko tramitazioen kasuan, hala kontratu publikoei aplikatu beharreko arauen menpe dauden kontratazio-espedienteen kasuan, nola gastu-konpromisoak formalizatzeko bidea ematen duen araudiaren menpe dauden gastu-espedienteen kasuan, 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan finkatutako muga eta urte kopuruak edo zenbateko baimenduak bete beharko dira.

6. Aurrekontuak exekutatzeko eskumenak erabiltzea deusetan galarazi gabe, lege mailako arau batek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, hurrengo ekitaldietarako gastu-konpromisoa duten espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dute.

Nafarroako Gobernuak erabaki bakar batean eman dezake urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena eta haien luzapenetarakoa.

7. Aurrekoa gorabehera, hurrengo ekitaldietarako gastu konpromisoen batura 1.000.000 eurotik beherakoa duten espedienteen kasuetan, ez da Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko.

8. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak behar diren jarraibideak emanen ditu urte anitzeko espedienteak tramitatzeko eta horien jarraipena egiteko”.

2.–42. artikuluaren 1. apartatuari d) letra eransten zaio:

“d) Epai judizialen edo nahitaez bete beharreko ebazpenen ondoriozko betebeharrei erantzuteko beharrezkoak diren kreditu-gehikuntzak langileria gastuen kapituluaren partidetan”.

3.–45. artikulua aldatzen da.

“45. artikulua. Kreditu transferentziak, organo eskudunaren arabera.

1. Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularrek, beren departamentuen esparruan, baimena eman dezakete programa beraren kredituen artean transferentziak egiteko.

2. Kapitulu ekonomiko bereko kredituen arteko transferentzien kasuan, departamentu bereko programa desberdinetakoak badira, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari dagokio, salbu eta transferentziak langileria gastuen kapituluaren partiden artean egiten direnean, izan ere, kasu horretan eskumena Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justizia Departamentuko titularrari dagokio.

3. Departamentu berekoak ez diren kapitulu ekonomiko bereko kredituen arteko transferentziak Nafarroako Gobernuak baimendu beharko ditu, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularrak proposaturik edo, langileria gastuen kapituluko partidak ukitzen direnean, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko titularrak proposaturik.

4. Langileria gastuen kapituluko kredituak ukitzen dituen edozein aurrekontu aldaketa egiteko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aurretiko txostena beharko da”.

4.–49. artikuluaren 5. apartatua aldatzen da:

“5. Kreditu gehiago gehitzeko, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren baimena beharko da. Foru lege honen 50. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoa deusetan galarazi gabe, kredituak gehituz gero, horien finantzaketa aurrekontuetako beste edozein gastu programatako kreditu erabilgarrien kargura egin beharko da, betiere ukitutako programen helburuak aldatzen ez badira, edo, bestela, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere), jatorrian dagoen gastua egiteari lotutako diruzaintzako gerakinaren aplikazioaren kargura edo gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura, positiboa denean”.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.–Montepioen araubideari lotuta dauden suhiltzaileen kidegoko funtzionarioak. Koefiziente murriztailea.

Montepioen sistema aplikatzen zaien Nafarroako suhiltzaileen kidegoko funtzionarioek, foru lege honek indarra hartu eta bi hilabeteko epean, uko egiten ahalko diote martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatzeari (errege dekretu horren bidez erretiro-adinaren murriztapen-koefiziente bat ezarri zen administrazio eta erakunde publikoen zerbitzuan diharduten suhiltzaileen alde). Uko hori behin betikoa eta errebokaezina izanen da.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.–Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen aldaketa.

Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen zenbait artikulu, ondoren aipatzen direnak, honela geldituko dira idatzita:

1.–22. artikuluko 4., 6. eta 8. apartatuak aldatzen dira.

“4. Arau orokorretan edo administrazio baimenetan ezarritako segurtasun neurriak ez betetzea, betiere egintza horiek arrisku egoerak sortzen badituzte”.

“6. Ebakuazioa galarazten duten jarduketak, jendea ebakuatzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direnean”.

“8. Agintaritzako agenteei sartzen ez uztea edo sarbidea oztopatzea, zaintza edo ikuskapen lanetan ari direla”.

2.–23. artikuluari 21., 22. eta 23. apartatuak gehitzen zaizkio:

“21. Ebakuazioa oztopatzen duten jarduketak, jendea ebakuatzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direnean.

22. Agintaritzako agenteei sarbidea nola edo hala oztopatzea, zaintza edo ikuskapen lanetan ari direla.

23. Arau orokorretan edo administrazio baimenetan ezarritako segurtasun neurriak ez betetzea, betiere larritzat hartzen ez den kasuetan”.

3.–26. artikuluko 1.a), 2.a) eta 3. apartatuak aldatzen dira.

1. “a) 6.001etik 60.000 eurora bitarteko isuna”.

2. “a) 601etik 6.000 eurora bitarteko isuna”.

“3. Arau-hauste arinak 600 eurora bitarteko isunarekin zigortuko dira”.

4.–31. artikulu berri bat gehitzen da:

“31. artikulua. Konkurtso-arauak.

1. Lege honen edo beste baten bi aginduri edo gehiagori jarraikiz kalifikatzen ahal diren egintzak zehatzeko orduan, arau hauek beteko dira:

a) Agindu berezia orokorraren aurretik aplikatuko da.

b) Agindu zabalenak edo konplexuenak bere baitan hartuko du hartan dauden arau-hausteak zehatzen dituena.

c) Aurreko irizpideak aplikatu ezin direnean, agindu larrienak bazter utziko ditu zehapen txikiagoa ezartzen dutenak.

2. Baldin eta egintza batek bi arau-hauste edo gehiago biltzen baditu, edo horietako bat bitarteko beharrezkoa bada bestea egiteko, zehapenik handiena aplikatzen duen arau-hausteari dagokion jokabidea zehatuko da.

3. Egite edo ez-egite bat aintzat hartu behar baldin bada zehapena graduatzeko irizpide gisa edo arau-haustea kalifikatzeko inguruabar gisa, ezin izanen da arau-hauste independente gisa zehatu”.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.–Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege-xedapenen testu bategina, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitakoa, aldatzea.

Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege-xedapenen testu bateginaren otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitakoaren 20. artikuluari 4. apartatua gehitzen zaio.

“4. Nekazariek ordaindu beharreko primen zenbatekoa osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egiten dituen ekarpenak nekazariei ordainduko zaizkie zuzenean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, non diru-laguntzak emateko prozedura finkatzen baita.

Diru-laguntza horiek emateko, beharrezkoa izanen da Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kasuan kasuko aurrekontu-aplikazioan kreditu egokia eta behar adinakoa egotea. Dena dela, dagokion aplikazioa handitzen ahalko da onartzen diren betebeharrak berdindu arte”.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzen da, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Nekazaritza Ustitategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bateginaren artikulu hauek honela idatzita geldituko dira:

1.–3. artikuluaren 5. apartatuko b) letra aldatzen da:

“b) Urtero, lortzen duen guztirako errentaren gutxienez 100eko 50 ateratzea bere ustiategian egiten duen nekazaritza jardueratik.

Nekazaritza errenta gisa hartuko dira nekazaritza kooperatiben edo bestelako nekazaritza sozietateen nahitaezko zein borondatezko funtsei egindako ekarpenengatik jasotako ordainsariak, betiere titularra sozietate horietako jarduneko bazkidea bada”.

2.–3. artikuluaren 5. apartatuari e) letra eransten zaio:

“e) Nekazaritza jardueretara edo jarduera osagarrietara bideratutako enplegu-bolumena nekazaritzako lan unitate baten erdia edo handiagoa izatea”.

3.–10. artikuluaren 1. apartatuko a) eta b) letrak aldatu dira:

“a) Ustiategian, gutxienez, nekazaritzako lan unitate bat okupatzea.

b) Nekazaritza ustiategitik lortzen den unitateko lan errenta erreferentziazko errentaren 100eko 35 edo handiagoa izatea, eta haren 100eko 120tik beherakoa”.

4.–11. artikuluko e) letra aldatzen da:

“e) Nekazaritzako elkartze-ustiategian, gutxienez, nekazaritzako lan unitate bat okupatzea, eta unitate bakoitzaren lan errenta erreferentziazko errentaren 100eko 35 edo handiagoa izatea, eta haren 100eko 120tik beherakoa”.

5.–Xedapen iragankor bat eransten da, bosgarrena, honako testu hau duena:

“Bosgarren xedapen iragankorra.

2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa ez da aplikatuko foru legeak indarra hartzen duen egunerako onetsita eta argitaratuta dauden oinarri arautzaileak dituzten laguntza deialdietan”.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.–Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuetarako dokumentazioa telematikoki aurkeztea.

Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10. artikuluko 4.b) apartatuaren aldaketa.

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10. artikuluko 4.b) apartatua aldatzen da. Honela gelditu da:

“b) Aurreko letran ezarritakotik salbuetsita geldituko dira zerbitzuburu, atalburu, arlo klinikoko buru eta oinarrizko osasun laguntzako taldeetako buru diren fakultatibo espezialistak, horiek dedikazio esklusiboko araubidean eman beharko baitute zerbitzua, irakaskuntzaren edo ikerkuntzaren esparruetan jarduteko salbuespenarekin”.

Hogeigarren xedapen gehigarria.–Gizarte Politiketako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Agindua aldatzen da. Foru agindu horren bidez mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezarri zen eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautu ziren.

Bat.–Aipatu foru aginduaren 5. eta 6. artikuluak horrela geratzen dira idatzita:

“5. artikulua. Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.

Foru agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratu ahal izateko baldintza batzuk bildu beharko dira eskabidea aurkezten den unean, eta laguntza jasotzen den aldian mantendu. Baldintzak, gizarte zerbitzu orokorren zorroaren I. eranskineko B letrako 24 zenbakian agertzen direnez gain, honako hauek dira:

a) Familia-inguruneko zaintza jasotzen egotea.

b) Pertsona bat izendatzea zaintzaile nagusi, zeinak zaintza egokiaren ardura hartu beharko duen, ezertan ukatu gabe zaintza horretan beste zaintzaile batzuen laguntza edukitzea, mendetasun-egoeran dagoen pertsona etxebizitzaz aldatuta, edo aldatu gabe.

c) Egoitza batean modu iraunkorrean ingresatuta ez egotea.

Modu iraunkorrean ingresatuta dagoela ulertzen da zentroa pertsonaren benetako egoitza bada hiru hilabetetik gora, bertan jasoz ostatua, mantenua eta habilitazio edo errehabilitazioko jarduera espezializatuak, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Salbuetsita egonen dira egoitzan aldi baterako egonaldiak egiteko zerbitzuak. Izan ere, zerbitzu horiek eratu dira egoera iragankor batzuei erantzuteko, bai zaintzaile nagusiaren aldetik (gaixotasuna, ospitaleratzea edo bestelako beharrizan edo betebehar pertsonalak) bai erabiltzailearen aldetik (ebakuntza kirurgiko batetik sendatzea, gaixotasun larria, susperraldiko aldi baterako ingresoak), beti ere bertako egonaldia bada egun betetik hogeita hamarrera bitartekoa zaintzailearen atsedenagatik eta hiru hilabetera bitartekoa onuradunaren indarberritzeagatik edo/eta zaintzailearen ospitaleratzeagatik.

d) Pertsona bizi den etxebizitzak gutxieneko baldintzak betetzea bizigarritasunaren eta irisgarritasunaren aldetik, norberaren zaintza zuzen garatu ahal izateko.

6 artikulua. Zaintzaileen egokitasuna.

1. Zaintzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Hirugarren mailara bitarteko ahaidea izatea.

Familia-harremanaren gisa bereko egoeratzat hartuko dira izatezko bikoteak, tutoreak eta administratiboki edo judizialki izendatutako pertsonak, harrera-eginkizunak dituztenak.

b) Zaintza eta laguntzako eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Mendetasun egoera aitortua duten pertsonak ezin izanen dira mendetasun egoeran dagoen beste baten zaintzaile nagusi izan, non eta ez duten laguntza osagarririk.

2. Aurreko apartatuko a) letran aurreikusten den baldintza betetzea salbuetsiko da baldin eta mendetasun egoeran dagoen pertsonak ez badu gainerako baldintzak betetzen dituen hirugarren mailara bitarteko ahaiderik, eta hirugarren pertsonen laguntza behar badu bere ingurunean gelditzeko”.

Bi.–Edukirik gabe uztea Gizarte Politiketako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 62/2013 Foru Aginduaren 7. artikulua.

Hiru.–Aldatutako foru aginduaren babesean emandako laguntzei xedapen gehigarri honetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

Lau.–Aldaketa honek ez dakar foru aginduaren maila aldatzea. Maila hori gaian eskumena duen kontseilariak aldatu ahal izanen du.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Aldi baterako kontratupeko fakultatibo espezialisten eta medikuen esklusibotasun araubidea.

2018an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen 11/1992 Foru Legeko A.1 eta A.2.5 estamentuetako langileen aldi baterako kontratazioa dedikazio esklusiboaren araubideaz bestelako batean eginen da. Hartara, kontratatutako profesionalak aukera izanen du bestelako araubide hori hautatzeko, kontratazioaren lehen egunetik hasita, hala nahi badu. Salbuespeneko neurri hori aplikatuko da betetzen zailak diren espezialitate eta lanpostuetan; zerbitzuak hori justifikatzen duen txostena egin beharko du aldez aurretik, eta kontratuek urtebetetik beherakoak eta lanaldi partzialekoak izan beharko dute.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.–Osasun-zerbitzuetako langileen subrogazioa.

Baldin eta pertsonei zuzeneko arreta emateko interes orokorreko osasun-zerbitzuak 2018an zuzenean kudeatzen badira, zerbitzu horiek ematen ari ziren enpresetako langileak subrogatu eginen dira, beren borondatez hala onartzen badute, Foru Komunitateko Administrazioko langileentzat ezarritako baldintza beretan subrogatu ere, eta lanpostuan mantenduko dira harik eta lanpostuak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioekin bat oposizio-lehiaketa bidez edo oposizio bidez betetzen diren arte.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.–Funts-mugimenduak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zerbitzuen internalizazioa finantzatzera bideratutako aurrekontu-partidak, edo horiek behar bezala finantzatzeko gaitu beharko liratekeenak, funts-mugimenduen bidez handitzen ahalko dira, eta funts-mugimendu horiei ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitartekoetan ezarritako mugak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 74. artikuluaren 1. eta 5. apartatuak aldatu dira, eta aurrerantzean testu hau izanen dute:

“1. Zehapen ahalmena erabiltzeko orduan, prozedura hasteko eskumena duen organoak uste badu behar beste datu badirela arau-haustea arintzat jotzeko, artikulu honetan arautzen den prozedura erraztua izapidetzen ahalko da”.

“5. Gero, ebazteko eskumena duen organoari igorriko zaio prozedura, hiru eguneko epean ebazpena eman dezan. Prozedura hogeita hamar eguneko epean ebatzi beharko da gehienez, prozeduraren izapidetze erraztuaren gaineko erabakia interesdunari jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita”.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Higiezinen Agenteen Erregistroa sortzea.

Urtebeteko gehieneko epean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Higiezinen Agenteen Erregistroa sortuko du eta erregistro horretan izena emateko baldintzak ezarriko ditu. Erregistroa borondatezkoa, izaera publikokoa eta doakoa izanen da, izaera administratiboa izanen du eta etxebizitzaren arloko departamentu eskudunari atxikirik egonen da.

Horren ondorioetarako, higiezinen agentea izanen da higiezinen arloko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskuarki eta kontraprestazio baten truke ematen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, halako zerbitzutzat joko baitira ondasun higiezinen salerosketa eta errentamendu operazioak, ondasun higiezinak erosteko aukera-operazioak eta horien gaineko eskubideak eratzeko edo lagatzeko operazioak.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.–Etxebizitzak zaharberritzeko udal eta eskualdeetako bulegoak.

Etxebizitzaren arloko kontseilari eskudunaren foru agindu bidez baimena ematen ahalko da –Etxebizitzak zaharberritzeko udal eta eskualdeetako bulegoen eginkizunak arautu eta haien finantziaziorako laguntzak nola eman xedatzen duen abenduaren 9ko 363/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera finantzatzen jarraitu ahal izatearen ondorioetarako– aldatzeko zer entitateren mende egon behar duten Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarrian zerrendatuta datozen bulegoek.

Edozein kasutan, entitate horiek toki entitate izan beharko dute, edo horien mendeko nahiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko sozietate publiko.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria aldatzen da, eta honela geldituko da idatzita:

“Laugarren xedapen gehigarria.–Planeamenduaren arabera ekipamenduetarako den azalera.

Planeamenduan toki zuzkiduretarako gordetako azaleraren 100eko 5 bitarte erabiltzen ahalko dute toki entitateek, horretarako arrazoiak emanez, bertan alokairuaren araubideko etxebizitza babestuak edo erabilera-lagapeneko araubideko etxebizitza babestuak eraikitzeko, foru lege honen 239. artikuluan eta horrekin lotutakoetan aurreikusitako azalera-eskubidearen lagapena baliatuz, edo zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabiliz, betiere ziurtatzen bada azalera horrek toki entitatearen ondarekoa izaten jarraituko duela”.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria.–Gizarte-entitateekiko itunen finantzaketa.

“Ondotik aipatzen diren 2018ko ekitaldirako partida izendunetako kredituen bidez finantzatzen ahalko dira Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen arloetako Itun Sozialak arautzen dituen azaroaren 16ko 13/2017 Foru Legearen 5.1 artikuluaren arabera esleitzen diren itunak, baldin eta onuraduna eta esleipen-hartzailea bera badira:

• 920005 93100 4609 231B00 Leitzako Udalarekiko hitzarmena, Okile lanerako ikastegirako.

• 920005 93100 4709 231B00 Tasubinsarekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako.

• 920005 93100 4709 231B02 Elkarkiderekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako.

• 920005 93100 4819 231B02 Itxaropenaren telefonoarentzako diru-laguntza, krisian lagun egitea.

• 920005 93100 4819 231B04 GIBa eta gisako gaixotasunak dituzten gaixoentzako zentroetarako diru-laguntzak, Zoe Etxea.

• 920005 93100 4819 231B05 FANErekiko hitzarmena, garuneko perlesia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonentzako lanerako zentroetarako.

• 920005 93100 4819 231B06 El Molinorekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako.

• 920005 93100 4819 231B07 Gure Sustraiak-ekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako.

• 920005 93100 4819 231B13 Irisgarritasun osorako hitzarmena Eunaterekin.

• 920005 93100 4819 231B19 CERMINekiko hitzarmena Desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko programa.

• 920005 93100 4819 231B21 ASORNArentzako diru-laguntza, pertsona gorren irisgarritasuna sustatzeko.

• 920005 93100 4819 231B38 Fundación Tutelar de Navarrarekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonen tutoretza kudeatzeko.

• 920005 93100 4819 231B39 Down Sindromea Elkartearekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako”.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.–Salerosketa-araubideko etxebizitza babestuak esleitzeko prozeduran parte hartzea Etxebizitza babestuen eskatzaileen zentsuaren bidez.

Eskatzaileen zentsuaren bidezko salerosketa-araubideko etxebizitza babestuen esleipen-prozesuan bakarrik parte hartzen ahalko dute sustapen zehatz baterako edo batzuetarako hautua egin duten pertsonek, aldez aurretik azalpen bat emanda egungo sustapenen eskaintzari buruz.

Nafarroako Gobernuaari esku ematen zaio xedapen honetan xedatutakoa erregelamendu-xedapen bidez aldatzeko.

Lehenengo xedapen iragankorra.–Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10. artikuluaren 4.b) apartatua aldatu izanaren ondorioak.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10. artikuluaren 4.b) apartatuari foru lege honen bidez egindako aldaketak eragina izanen du burutza batean dedikazio esklusiboaren araubideaz bestelako batean lanean ari diren zerbitzuburuengan ere, burutza horretan irauten duten bitartean; hartara, sei hilabeteko gehieneko epea ezarriko da burutza horiek lehiaketara ateratzeko, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera, hemeretzigarren xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat.

Bigarren xedapen iragankorra.–Lan-kostuen kalkulua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak argitaratzen dituen esleipenen kontratazioaren kontratazio-agirietan, baldin eta lan-kostuen kalkulua egin behar bada, esparru apalagoko sektore-hitzarmen kolektiboan Nafarroako Foru Komunitatean ezarritakoa jaso beharko da. Xedapen hau indarrean egonen da sektore publikoko kontratuei buruzko foru lege berria indarrean sartu arte.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2017ko abenduaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

I. ERANSKINA

Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak, 2018. urterako

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA
(%)

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA
(%)

BESTE
GASTU
BATZUK

MODULUA
(%)

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA

1,217

0,000

44.076,40

%73,38

5.706,63

%9,50

10.279,28

%17,11

60.062,31

LEHEN HEZKUNTZA

1,391

0,000

50.373,02

%72,55

8.163,53

%11,76

10.896,15

%15,69

69.432,70

DBHko LEHEN ETA BIGARREN MAILAK

1,652

0,000

63.266,60

%74,96

8.223,60

%9,74

12.914,77

%15,30

84.404,97

DBHko HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK

1,728

0,000

71.906,15

%74,34

10.323,02

%10,67

14.496,42

%14,99

96.725,59

DBH eta LEHEN HEZK. 2. ETA 3. MAILAK

1,391

0,000

57.886,71

%71,82

8.216,56

%10,19

14.496,42

%17,99

80.599,69

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN PROGRAMA

0,957

0,652

64.623,72

%72,60

9.897,37

%11,12

14.496,42

%16,28

89.017,51

BATXILERGOA

1,652

0,000

66.347,33

%72,01

11.286,72

%12,25

14.496,42

%15,73

92.130,47

HEZKUNTZA MAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA (%)

LANGILE OSAGARRIAK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. PSIKIKOAK

1,087

0,000

39.353,93

%44,46

4.860,06

%5,49

10.896,15

%12,31

33.395,30

%37,73

88.505,44

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. AUTISTAK

1,087

0,000

39.353,93

%48,21

4.860,06

%5,95

10.896,15

%13,35

26.515,69

%32,48

81.625,83

OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. URRITASUN ANITZEKOAK

1,087

0,000

39.353,93

%41,75

4.860,06

%5,16

10.896,15

%11,56

39.148,71

%41,53

94.258,85

HLKPB

1,087

1,087

80.731,58

%51,61

12.450,73

%7,96

14.496,42

%9,27

48.741,31

%31,16

156.420,04

HIP

0,696

0,391

40.082,48

%48,25

5.580,10

%6,72

10.896,15

%13,12

26.515,69

%31,92

83.074,42

LEHEN OIN. HEZK. BER. PSIKIKOAK. DBH BERARIAZKO UNIT.

1,391

0,000

50.373,02

%76,19

4.846,80

%7,33

10.896,15

%16,48

66.115,97

Erdi Mailako Heziketa Zikloak

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU
ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

1.-EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA (HLO)

1.a

0,478

1,087

61.276,29

%68,10

9.616,71

%10,69

19.090,99

%21,22

89.983,99

2.a

0,826

0,568

55.990,19

%66,88

8.637,91

%10,32

19.090,99

%22,80

83.719,09

2.-EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA, HIRU URTEAN (HLO)

1.a

0,478

0,435

36.449,70

%66,47

5.660,22

%10,32

12.727,32

%23,21

54.837,24

2.a

0,304

0,609

35.834,26

%66,10

5.651,71

%10,42

12.727,32

%23,48

54.213,29

3.a

0,565

0,348

36.757,44

%66,65

5.664,48

%10,27

12.727,32

%23,08

55.149,24

3.-EMHZ, ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK

1.a

0,435

1,304

67.742,81

%69,74

10.791,60

%11,11

18.600,13

%19,15

97.134,54

2.a

0,261

0,000

10.853,76

%68,91

1.555,09

%9,87

3.341,46

%21,22

15.750,31

4.-EMHZ, SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO)

1.a

0,348

1,522

72.400,40

%62,74

11.380,73

%9,86

31.609,51

%27,39

115.390,64

2.a

0,913

0,609

61.159,94

%59,87

9.385,09

%9,19

31.609,51

%30,94

102.154,54

5.-EMHZ, AURREINPRIMAKETA DIGITALA (HLO)

1.a

0,609

1,043

65.048,46

%63,51

10.151,56

%9,91

27.221,09

%26,58

102.421,11

2.a

0,652

0,739

55.271,55

%60,66

8.625,76

%9,47

27.221,09

%29,87

91.118,40

6.-EMHZ, ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA

1.a

0,609

1,043

65.048,01

%62,27

10.235,21

%9,80

29.170,26

%27,93

104.453,48

2.a

0,261

0,000

10.853,76

%68,91

1.555,09

%9,87

3.341,46

%21,22

15.750,31

6.-EMHZ, INPRIMAKETA GRAFIKOA (HLO)

1.a

0,696

0,957

65.393,29

%62,34

10.326,60

%9,85

29.170,26

%27,81

104.890,15

2.a

0,653

0,783

56.979,86

%59,89

8.998,00

%9,46

29.170,26

%30,66

95.148,12

7.-NEURRIRA EGIND. ZURGIN LANEN ETA ALTZARIEN FABR. ETA INST. EMHZ

1.a

0,826

1,000

72.437,69

%65,21

11.324,54

%10,20

27.313,91

%24,59

111.076,14

2.a

0,565

1,000

61.583,95

%62,42

9.769,49

%9,90

27.313,91

%27,68

98.667,35

8.-FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA EMHZ (LOE)

1.a

0,652

0,913

61.891,74

%69,59

9.625,21

%10,82

17.415,92

%19,58

88.932,87

2.a

0,652

0,717

54.443,77

%67,76

8.487,10

%10,56

17.415,92

%21,68

80.346,79

9.-INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK EMHZ (LOE)

1.a

0,696

1,000

67.010,74

%63,88

10.386,05

%9,90

27.499,53

%26,22

104.896,32

2.a

0,652

0,870

60.236,85

%62,03

9.372,29

%9,65

27.499,53

%28,32

97.108,67

10.-MEKANIZAZIOA EMHZ (LOE)

1.a

0,522

1,391

74.670,95

%65,43

11.824,11

%10,36

27.635,65

%24,21

114.130,71

2.a

0,696

0,826

60.390,40

%61,91

9.518,67

%9,76

27.635,65

%28,33

97.544,72

11.-MERKATARITZA EMHZ

1.a

1,043

0,696

69.896,76

%70,10

10.820,81

%10,85

18.989,97

%19,05

99.707,54

2.a

0,261

0,000

10.853,76

%68,91

1.555,09

%9,87

3.341,46

%21,22

15.750,31

11.-MERKATARITZA JARDUERAK EMHZ

1.a

0,870

0,870

69.321,17

%69,84

10.946,87

%11,03

18.989,97

%19,13

99.258,01

2.a

1,044

0,479

61.675,68

%68,22

9.739,53

%10,77

18.989,97

%21,01

90.405,18

12.-MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA EMHZ (LOE)

1.a

0,739

0,826

62.199,72

%68,72

9.706,98

%10,73

18.600,13

%20,55

90.506,83

2.a

0,739

0,696

57.234,35

%67,52

8.932,07

%10,54

18.600,13

%21,94

84.766,55

13.-ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK EMHZ

1.a

0,826

1,000

72.437,85

%62,71

11.151,16

%9,65

31.926,84

%27,64

115.515,85

2.a

0,739

0,783

60.544,55

%59,45

9.376,04

%9,21

31.926,84

%31,35

101.847,43

14.-HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK

1.a

1,000

0,827

73.093,35

%62,71

11.542,57

%9,90

31.926,84

%27,39

116.562,76

2.a

0,740

0,783

60.599,86

%59,36

9.569,65

%9,37

31.926,84

%31,27

102.096,35

15.-SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK

1.a

0,740

1,305

80.472,56

%71,62

12.707,85

%11,31

19.184,87

%17,07

112.365,28

2.a

1,175

0,261

58.827,16

%67,38

9.289,71

%10,64

19.184,87

%21,98

87.301,74

Goi Mailako Heziketa Zikloak

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

1.–NAZIOARTEKO MERKATARITZA GMHZ

1.a

1,174

0,348

62.082,77

%69,67

9.541,69

%10,71

17.486,29

%19,62

89.110,75

2.a

1,217

0,217

58.926,40

%68,97

9.029,60

%10,57

17.486,29

%20,47

85.442,29

2.–ELEKTRONIKAKO MANTENTZE-LANAK GMHZ

1.a

1,435

0,261

69.626,46

%66,43

10.866,00

%10,37

24.325,15

%23,21

104.817,61

2.a

0,870

0,717

63.488,79

%64,97

9.908,15

%10,14

24.325,15

%24,89

97.722,09

3.GMHZ ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

1.a

0,870

0,522

56.040,47

%67,31

8.755,75

%10,52

18.460,91

%22,17

83.257,13

2.a

1,348

0,130

61.043,46

%68,74

9.293,02

%10,47

18.460,91

%20,79

88.797,39

4.–HAUR HEZKUNTZA GMHZ (LOE)

1.a

0,913

0,739

66.125,11

%70,49

10.143,79

%10,81

17.541,98

%18,70

93.810,88

2.a

1,087

0,261

55.154,88

%68,03

8.382,03

%10,34

17.541,98

%21,64

81.078,89

5.–MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA GMHZ

1.a

1,043

0,696

69.896,76

%70,57

10.820,81

%10,93

18.321,66

%18,50

99.039,23

2.a

0,261

0,000

10.853,76

%68,91

1.555,09

%9,87

3.341,46

%21,22

15.750,31

5.–MARKETINA ETA PUBLIZITATEA GMHZ

1.a

1,174

0,565

70.358,26

%70,93

10.514,89

%10,60

18.321,66

%18,47

99.194,81

2.a

1,130

0,391

61.928,87

%69,17

9.279,38

%10,36

18.321,66

%20,46

89.529,91

6.–SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.a

1,174

0,566

70.397,00

%70,51

11.116,77

%11,14

18.321,66

%18,35

99.835,43

2.a

1,131

0,479

65.295,68

%69,52

10.311,19

%10,98

18.321,66

%19,51

93.928,53

7.–SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA GMHZ (LOE)

1.a

1,217

0,652

75.477,65

%71,15

11.423,26

%10,77

19.184,87

%18,08

106.085,78

2.a

1,304

0,329

66.785,75

%69,55

10.052,37

%10,47

19.184,87

%19,98

96.022,99

8.–AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA GMHZ

1.a

0,870

1,043

75.902,24

%69,35

11.845,41

%10,82

21.707,69

%19,83

109.455,34

2.a

1,348

0,261

66.008,54

%67,37

10.301,38

%10,51

21.667,49

%22,11

97.977,41

9.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA GMHZ (LOE)

1.a

0,696

1,043

68.666,40

%66,02

10.639,01

%10,23

24.696,41

%23,75

104.001,82

2.a

1,304

0,304

65.854,71

%65,55

9.910,13

%9,86

24.696,41

%24,58

100.461,25

10.–GARRAIOAREN KUDEAKETA GMHZ

1.a

0,783

0,696

59.042,99

%68,82

9.265,74

%10,80

17.486,29

%20,38

85.795,02

2.a

1,435

0,000

59.695,68

%69,23

9.040,11

%10,48

17.486,29

%20,28

86.222,08

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA GMHZ (LOE)

1.a

0,783

0,696

59.042,99

%69,10

9.265,74

%10,54

17.486,29

%20,36

85.795,02

2.a

1,130

0,304

58.618,71

%69,25

8.877,02

10,19

17.486,29

%20,55

84.982,02

10.–GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA ON LINE GMHZ (LOE)

1.a

0,391

0,522

36.141,92

%69,44

5.572,88

%10,41

10.543,71

%20,16

52.258,51

2.a

0,609

0,261

35.256,08

%69,09

5.436,29

%10,36

10.543,71

%20,56

51.236,08

3.a

0,652

0,217

35.409,93

%69,15

5.460,01

%10,37

10.543,71

%20,49

51.413,65

4.a

0,261

0,000

10.853,76

%69,17

1.555,09

%9,63

3.341,46

%21,19

15.750,31

11.–PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA GMHZ (LOE)

1.a

1,348

0,435

72.501,17

%70,93

11.115,97

%10,87

18.600,13

%18,20

102.217,27

2.a

1,130

0,435

63.631,34

%69,14

9.801,81

%10,65

18.600,13

%20,21

92.033,28

12.–ANATOMIA, PATOLOGIA ETA ZITOLOGIA GMHZ

1.a

0,957

0,739

67.933,92

%68,52

10.559,52

%10,65

20.649,55

%20,83

99.142,99

2.a

1,261

0,000

52.459,82

%64,68

8.003,38

%9,87

20.649,55

%25,46

81.112,75

12.–ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSTIKOA GMHZ (LOE)

1.a

1,261

0,435

69.010,85

%69,05

10.284,48

%10,29

20.649,55

%20,66

99.944,88

2.a

1,130

0,391

61.928,87

%67,42

9.279,38

%10,10

20.649,55

%22,48

91.857,80

13.–ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA GMHZ

1.a

0,391

1,348

67.588,97

%64,07

10.789,51

%10,23

27.109,68

%25,70

105.488,16

2.a

1,130

0,478

65.239,12

%63,71

10.053,75

%9,82

27.109,68

%26,47

102.402,55

14.–FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA GMHZ (LOE)

1.a

0,783

0,913

67.318,63

%66,17

10.390,32

%10,21

24.028,14

%23,62

101.737,09

2.a

1,522

0,090

66.727,49

%66,27

9.936,64

%9,87

24.028,14

%23,86

100.692,27

15.–GIZARTERATZEA GMHZ

1.a

1,131

0,609

70.244,82

%71,04

11.092,74

%11,22

17.541,98

%17,74

98.879,54

2.a

0,870

0,609

59.384,82

%68,81

9.377,77

%10,87

17.541,98

%20,33

86.304,57

Oinarrizko Lanbide Heziketa

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

IKASMAILA

IRAKASLE RATIOA

LANGILEEN SOLDATAK

MODULUA (%)

GASTU ALDAKORRAK

MODULUA (%)

BESTE GASTU BATZUK

MODULUA (%)

MODULUA, GUZTIRA

Titularra

Agregatua

MERKATARITZA ZERBITZUAK

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%66,11

8.997,52

%11,53

17.441,16

%22,35

78.020,13

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%66,11

8.997,52

%11,53

17.441,16

%22,35

78.020,13

ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%65,64

8.997,52

%11,45

18.000,04

%22,91

78.579,01

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%65,64

8.997,52

%11,45

18.000,04

%22,91

78.579,01

ARTE GRAFIKOAK

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,36

8.997,52

%10,88

22.131,23

%26,76

82.710,20

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,36

8.997,52

%10,88

22.131,23

%26,76

82.710,20

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,17

8.997,52

%10,85

22.385,06

%26,98

82.964,03

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,17

8.997,52

%10,85

22.385,06

%26,98

82.964,03

FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,03

8.997,52

%10,82

22.577,13

%27,15

83.156,10

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%62,03

8.997,52

%10,82

22.577,13

%27,15

83.156,10

ERAIKINEN ZAHARBERRITZE- ETA MANTENTZE-LANAK

1.a

0,522

0,783

51.581,45

%60,31

8.997,52

%10,52

24.954,67

%29,18

85.533,64

2.a

0,522

0,783

51.581,45

%60,31

8.997,52

%10,52

24.954,67

%29,18

85.533,64

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak astean 23 zuzeneko irakastorduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira.

Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira.

GASTUAREN AZALPENA

1
LANGILERIA GASTUAK

2
ONDASUN
ARRUNTAK ETA ZERBITZUAK

3
FINANTZA GASTUAK

4
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5
KONTINGENTZIA FUNTSA

6
INBERTSIO ERREALAK

7
KAPITAL

8
FINANTZA-AKTIBOAK

9
FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

P. Nafarroako Parlamentua

15.962.717

1.045.835

17.008.552

0. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

231.531.043

41.842.575

19.400.450

12.558.153

136.010

19.222.500

324.690.731

1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

22.670.437

12.403.526

90.695.150

553.989.198

11.764.396

4.686.589

20

9.060.020

244.166.667

949.436.003

4. Hezkuntza Departamentua

370.947.245

37.997.461

8.590

211.997.088

20.959.029

11.872.594

722.257

654.504.264

5. Osasun Departamentua

522.602.949

326.436.770

10

162.026.383

45.448.498

3.442.000

31.274

1.059.987.884

7. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

24.830.126

17.906.845

10

271.142.897

8.649.292

67.243.554

389.772.724

8. Garapen Ekonomikorako Departamentua

15.461.616

78.200.740

100

27.830.171

52.529.890

70.552.919

900.000

227.489

245.702.925

9. Eskubide Sozialetako Departamentua

38.356.902

121.520.179

10

248.552.857

6.164.700

28.660.000

443.254.648

A Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

13.945.498

10.022.896

18.824.185

10.753.117

3.104.268

56.649.964

B Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

8.167.840

7.489.560

6.682.090

179.912

162.000

22.681.402

C Nafarroako Kontseilua

418.310

28.000

446.310

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.248.513.656

653.820.552

90.703.870

1.536.826.346

11.764.396

161.929.180

186.247.200

29.182.520

245.147.687

4.164.135.407

DIRU-SARRERAREN AZALPENA

1
ZUZENEKO
ZERGAK

2
ZEHARKAKO ZERGAK

3
TASAK, PREZIO PUBLIKOAK
ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4
TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5
ONDARE DIRU-SARRERAK

6
INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA

7
KAPITAL

8
FINANTZA-AKTIBOAK

9
FINANTZA-PASIBOAK

GUZTIRA

0. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

5.781.980

502.910

19.008.375

25.293.265

1. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

1.708.175.177

1.889.459.000

27.495.770

90.030

5.554.641

35.020

20

26.592.288

343.252.736

4.000.654.682

4. Hezkuntza Departamentua

2.055.362

3.947.223

48.571

10

6.051.166

5. Osasun Departamentua

11.508.070

137.010

5.756.000

17.401.080

7. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

1.797.950

8.654.416

2.865

10

10.174.818

47.960

20.678.019

8. Garapen Ekonomikorako Departamentua

4.607.593

2.580.438

135.072

100.010

6.225.782

227.510

33.340

13.909.745

9. Eskubide Sozialetako Departamentua

45.260.828

32.235.699

46.000

225.000

230.000

103.000

78.100.527

A Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

886.240

373.030

106.197

10

152.000

1.517.477

B Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

136.104

393.342

529.446

AURREKONTUA, GUZTIRA

1.708.175.177

1.889.459.000

99.529.897

48.914.098

5.893.346

360.040

22.386.640

46.131.133

343.286.076

4.164.135.407

Iragarkiaren kodea: F1715205