247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

78/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 45/2017 Foru Agindua aldatzen da, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31 bitarte kirol errendimenduko programak garatzeko Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi zituena.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 45/2017 Foru Aginduak, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31 bitarte kirol errendimenduko programak garatzeko Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi zituenak, diru-laguntza horien onuradun diren federazioek gauzatu beharreko justifikazio prozedura ezartzen du I. eranskinaren 13. oinarrian. Justifikazio hori justifikazio kontu bat aurkeztuz eginen da; kontu horrek honako hauek bilduko ditu (laburbilduta): egindako kirol programari buruzko txosten teknikoa edo deskripzio-memoria; gastu guztien faktura/ordainagiri guztien zerrenda zenbakitua eta xehatua; jatorrizko fakturak eta horien fotokopiak, edo froga gisa balio bera duten beste dokumentu batzuk, dagozkien ordainagiriekin batera; eta jarduera diruz lagunduak finantzatu dituzten funts berekien edo bestelako diru-laguntzen zerrenda zenbakitua eta xehatua.

Horrez gain, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak uztailaren 4an emandako 47/2017 Foru Aginduan, Nafarroako kirol federazioei 2018an diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi zituen horretan, antzera arautzen dira kirol federazioei beste jarduera mota batzuetarako ematen zaizkien diru-laguntzak, kirol errendimenduko programen berariazko jarduerak baino orokorragoak direnak. Foru agindu horretan justifikazio dokumentazioa aurkezteko eta aztertzeko prozedura bat ezartzen da: Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore batek, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zuzenean kontratatzen duenak, berrikuspen txostenak eginen ditu (foru agindu horren I. eranskinaren 17. oinarria); kasu horretan, ez da beharrezkoa federazioek fakturak eta ordainagiriak aurkeztea, kontratatutako kontu-auditorea lan hori egiteaz arduratzen baita. Azken urteotan prozedura hori aplikatuta lortu den esperientziak erakutsi du justifikazio prozedura horren bidez behar bezala betetzen dela Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emandako diru-laguntzak kontrolatzeko eginkizuna. Gainera, bai federazio onuradunen dokumentazioa aurkeztu beharra bai Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egin beharreko egiaztapena sinplifikatu egiten dira, gai horietan adituak diren eta horretarako gaikuntza duten langileen (Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta daudenak) laguntza izanda. Une honetan, prozedura hori ekainaren 30eko 45/2017 Foru Aginduaren bidez kirol errendimenduko programetarako eman diren diru-laguntzetara hedatu nahi da, eta, horretarako, foru agindu horren I. eranskinaren 13. oinarria aldatzea proposatzen da. Urte anitzeko deialdia denez eta, horrenbestez, diru-laguntzak 2 aurrekontu ezberdinen (2017koa eta 2018koa) kargura ematen direnez, aldaketa 2018ko Nafarroako aurrekontu orokorren kargura emandako diru kopuruei baino ez zaie aplikatuko, 2017ko Nafarroako aurrekontu orokorren kargura emandako diru kopuruak justifikatzeko aldia amaitu baita (epe hori 2017ko azaroaren 20an amaitu zen). Aldaketa honako puntu hauetan agertzen da: 13.2 oinarrian, federazioek beren bulegoetan justifikazio dokumentuak izan behar dituzte Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bidalitako kontu-auditoreen eskura; oinarri horretan 13.3 atala gehitu behar da, berrikuspen hori egiteko prozedura zehazten duena; halaber, VI. eranskina gehitu behar da, kontu-auditoreak bete beharreko berrikuspen txostenaren eredua biltzen duena.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, aldaketa hau egokia eta onura publikokoa dela, eta hori legezkoa dela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru agindu bat onestea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 45/2017 Foru Agindua aldatzen duena (horren bidez, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31 bitarte kirol errendimenduko programak garatzeko Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi ziren). Horretarako, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 45/2017 Foru Aginduan, 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31 bitarte kirol errendimenduko programak garatzeko Nafarroako kirol federazioei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onetsi dituen horretan, I. eranskinaren “Epea eta frogagiriak” izeneko 13. oinarria aldatuko da, 13.2.c) atalaren amaieran paragrafo bat eta 13.3 atal berria gehituta. 13. oinarriaren testu osoa honako hau izanen da:

13. Epea eta frogagiriak.

13.1. 2017ko ekitaldi ekonomikoaren kargura onartzen diren laguntzen eta kontzeptuen kasuan, frogagiriak 2017ko azaroaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta 2018ko ekitaldi ekonomikoaren kargura onartzen diren laguntza eta kontzeptuen kasuan, berriz, 2018ko irailaren 30a baino lehen.

13.2. Justifikazio kontu baten bidez eginen da justifikazioa. Justifikazio kontuan honako hauek jaso beharko dira:

a) Gauzatutako kirol programaren gaineko txosten teknikoa edo deskripzio-memoria eta ebaluazioa, aurkeztutako programan ezarritako ordenari jarraikiz. Berariazko helburuen atalean, programan sartutako kirolari edo selekzioek lortutako emaitzak adierazi beharko dira.

b) 5. oinarrian ezarritakoaren arabera diruz lagungarriak diren gastu guztien faktura/frogagiri guztien zerrenda zenbakitu eta xehatua, atal bakoitzeko ordenari jarraikiz. Zerrenda horretan adieraziko dira hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta eguna, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko eguna (IV. eranskina). Inprimaki eredu horren ordez beste aurkezpen formal bat egin daiteke, goian adierazitako informazio guztia baldin badu.

c) Jatorrizko fakturak ere aurkeztu beharko dira, eta haien fotokopiak, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 2018ko ekitaldi ekonomikoaren kontura emandako diru kopuru eta kontzeptuei dagokienez, dokumentu horiek federazioen bulegoetan egon beharko dira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak horiek berrikusteko bidalitako kontu-auditoreen eskura. Beraz, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan horiek aurkeztea.

d) Diru-laguntzaren xedeko jarduerak finantzatzeko erabilitako funts berekiak edo jasotako bestelako diru-laguntzak zenbatekoak izan diren, nondik datozen eta nola aplikatu diren azaltzen duen zerrenda zenbakitu eta xehatua.

13.3. 2018ko ekitaldi ekonomikoaren kargura emandako diru kopuru eta kontzeptuei dagokienez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak justifikazio kontu horien gaineko berrikuspen txostenak eginen ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez. Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa NKGIk eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, VI. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek diru-laguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

Alternatiba moduan, zilegi da Nafarroako Gobernuaren beraren langileek egitea justifikazio kontu horien berrikuspena.”

2. VI. eranskin berria onestea, berrikuspen txosten horiek egiteko ardura duten kontu-auditoreek bete beharreko txostenaren ereduaren testua biltzen duena.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorio egokiak izan ditzan, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2017ko abenduaren 5ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

VI. ERANSKINA

Justifikazio kontua berrikusi eta egiaztatzeko txostenaren eredua, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egin beharrekoa

A.–(Zer organotatik datorren zehaztu)

1. Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ..........aren ......(e)(a)n emandako xx/20xx Foru Aginduaren I. eranskinaren 13. oinarrian aurreikusitako helburuak bete beharrez, .................(e)k (adierazi enpresa edo izendapena egin zuen organoa) izendatu gaitu/nau, ................aren bidez (adierazi kontzesioa eman zuen ebazpena edo egintza) .....................(a)(r)i (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ondoko helburu honetarako (diruz lagundutako jardueraren deskribapen laburra) emandako diru-laguntzaren justifikazio kontua berrikusteko.

Diru-laguntzaren justifikazio kontuaren kopia bat, guk/nik zigilatua, identifikazio ondorioetarako, aurkeztu da txosten honekin batera eranskin gisa. ................ (a)k (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) du justifikazio kontu hori prestatu eta aurkeztearen ardura, eta gure/nire ardura, berriz, txosten honen 2. atalean aipatzen den lana egitea da.

2. Gure/nire lana egin da maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduaren bidez onetsitako jarduketa arauetan xedatuari jarraikiz, non zehazten baitira aplikatu beharreko prozedurak eta noraino iristen diren. Funtsean, ondotik labur zehazten diren egiaztapenak egin dira:

(Egindako egiaztapenak zehaztuko dira, oinarri hartuta ............aren .........(e)ko xx/20xx Foru Aginduaren III. eranskinaren 13. oinarrian eta maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduan aurreikusitakoa. Zehazki, ondokoa zehaztuko da:

–Hornitzaileak efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak erabiliz hautatu diren.

–Gastu justifikatuak arrazoizkoak diren eta bat egiten duten diruz lagundutako jarduerarekin.

–Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak betetzeko egindako ordainketen zerrenda.

–Federazioek antolatutako jardueretatik eratorritako erantzukizun zibila estaltzeko aseguru baten ordainketa zehaztea, honako hauek barne: zenbatekoa, data eta enpresa.

Lan horren izaera dela-eta, ez baita kontu-ikuskatzailetza bat eta ez baita Kontu-ikuskatzailetzari buruzko 19/1988 Legearen menpe, ez dugu/dut iritzirik ematen aipatutako araudian auditoretzetarako aurreikusitako moduan.

3. Onuradunak gure/nire esku jarri du eskatu zaion informazio guztia lana egiteko, aurreko paragrafoan ezarritako irismena duela.

4. Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue ez dugula/dudala hauteman araudi aplikagarria edo .............ari (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea dakarren egintzarik edo inguruabarrik, aurreko 1. ataleko diru-laguntza jasotzeko.

Bestela, egintza aipagarririk hautematen denean, honako paragrafo hau sartu beharko da:

Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue badela araudi aplikagarria edo .............ari (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea dakarren egintzarik edo inguruabarrik, aurreko 1. ataleko diru-laguntza jasotzeko.

Data:

Kontu-auditorearen sinadura:

Iragarkiaren kodea: F1714189