247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

C mailako Herri-Lanetako Ofizial baten izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko abenduaren 18an emandako 852 Dekretuaren bidez, hurrengoa

ERABAKI DU:

“Lorenzo De la Villa Casado jauna izendatzea Zizur Nagusiko Udaleko C Mailako Herri-Lanetako Ofizial lanpostua betetzeko.

2017ko martxoaren 3ko 44. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Zizur Nagusiko Udaleko C mailako Herri-Lanetako Ofizial lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko deialdia. Bertan ezarritako aukeratze-prozesua bukatuta; aipatutako oposizioko Epaimahai Kalifikatzaileak izendapena proposatuta, 2017ko abenduaren 15eko 239. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua; eta deialdiko 7.4 a) eta 7.4 b) oinarrietan ezarritakoa gauzatu denez, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario Lorenzo De la Villa Casado jaunaren izendapena egin zuen, C mailako Herri-Lanetarako Ofizial lanpostua betetzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzeko agindua emanez.”

Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1714965