247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2018ko zerga-tasak

Udalbatzak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

“Kontuan harturik komeni dela lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018 karga-tasa aldatzea, %2,6 igoz (Nafarroako KPI + 1,5 puntu), Nafarroako Zerga Ogasuna erakundeko zuzendari kudeatzaileak urriaren 30eko 673/2017 ebazpena emandakoan, 2018ko ekitaldian aplikatu beharreko 0,71ko eguneratzeko koefizientea onetsi baitzuen (aurreko urtekoaren berdina), Tafallako udal mugartean kokatutako eta Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako higiezin guztien katastroko balioei aplikatzearren.

Kontuan harturik komeni dela mantentzea ekonomia-jardueren zergako tasak eta tarifak, baita eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergakoak ere, 2018ko ekitaldirako.

Hori guztia, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2017ko abenduaren 13ko irizpena eta Kontu-Hartzailetzaren 2017ko abenduaren 1eko txostena,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Egungo indize-eskala mantentzea 2018rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA- 09AA-10AA-11UU-

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1,40

1,38

1,36

1,32

Bigarrena.–Karga-tasa hau onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina.

%0,298 urtean.

Hirugarrena.–Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2018an:

Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beheitikoa bada: %3,1.

Aurrekontua 2.500 eurotik gorakoa bada: %5.

Laugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

Jakinarazten dut, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1714790