2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Sunbillan, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1714925