2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, Orkoiengo Udaleko mantentze-lanetako arduradun lanpostu huts bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Orkoiengo Udaleko mantentze-lanetako arduradun lanpostu huts bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2017ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Orkoiengo Udaleko Alkatetzaren 2017ko abenduaren 14ko ebazpenaren bitartez erabaki da Roberto Pascal Garcés izendatzea Orkoiengo Udaleko mantentze-lanetako arduradun.
Orkoienen, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1714475