2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2018rako zerga-tasak
Ibargoitiko Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
2018rako ezarri diren karga-tasak.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):
–300.000 euro bitarte: %3.
–300.000 eurotik gora: %5.
Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:
Etxebizitzak: 800 euro m² eraiki bakoitzeko.
Gainerakoak: 450 euro m² eraiki bakoitzeko.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.
2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:
–0tik 5 urte bitartekoak: %15.
–5etik 10 urte bitartekoak: %12.
–10etik 15 urte bitartekoak: %10.
–15 urtetik gora: %8.
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.
Idotzinen, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1714573