247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

16, 17 eta 18/2017 aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

16/2017 aldaketa: kreditu berezia

IV. kapitulua: 2.000,00 euro.

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

17/2017 aldaketa: kreditu berezia

VI. kapitulua: 107.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

18/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria

VI. kapitulua: 20.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Corellan, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1714587