247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2018rako zerga-tasak

Bertizaranako Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

1. Zerga-tasa hauek ezartzea udal zergetarako, 2018.ko urtarrilaren 1etik aitzina.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: balorazio txosten berria onetsi ondotik ondorioztatzen dena, edo ezinezkoa bada, aurreko urtean ezarritakoa. %0,3545, katastro-balioaren gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: balorazio txosten berria onetsi ondotik ondorioztatzen dena, edo ezinezkoa bada, aurreko urtean ezarritakoa. %0,8094, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.
  • %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,90eko portzentajea, tarte guztietan balioaren igoera zehazteko, eta %12ko karga-tasa, kuota zehazteko.

–Ur tasak:

  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,25 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoa ez den erabileran, edozein kontsumo motatan.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,30 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino handiagoa denean eta etxekoa ez den erabileran, edozein kontsumo motatan.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,42 euro industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, eta urteko kontsumoa 750 m³ bitartekoa denean.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,50 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 750 m³ baino handiagoa denean.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,60 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 1000 m³ baino handiagoa denean.
  • Kontagailuaren kuota finkoa: 40 euro.
  • Tasa, irakurketarik gabeko kontagailua: 50 euro.
  • Tasa, kontagailua aldatzeagatik: haren kostuaren arabera.
  • Tasa, eraikuntza eta eraikin berrietako harguneagatik: zerbitzuaren kostuaren arabera.
  • Tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,10 euro/m³.

2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Egungo legerian ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Bertizaranan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1714366