2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
2018ko zerga, tasa eta prezio publikoen gaineko ordenantzak eta arauak. Behin betiko onespena
Ikusirik ordenantza fiskalak, prezio publikoen gaineko arauak, ekonomia-jardueren gaineko zergaren indizeen eskala eta lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasak 2018rako biltzen dituen espedientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, eta ezaguturik Idazkaritzaren eta Kontu Hartzailetzaren txostenak, azterketa tekniko ekonomikoa barne, erabaki da:
Lehena.–2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duen lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau onestea:
–%0,2144.
2018ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren kuota bi seihiletan zatituko da.
Bigarrena.–Egungo indize-eskala mantentzea 2018rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko:
Indizea: 1,4.
Hirugarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zerga:
Karga-tasa: %18.
ZERGA-OINARRIA | PORTZENTAJEAK |
Urte 1etik 5era bitarte | %2,20 |
10 urtera bitarte | %2,10 |
15 urtera bitarte | %2,00 |
20 urtera bitarte | %2,00 |
Laugarrena.–Udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzak eta tarifen eranskinak onestea. Hauek espedientean dauden testu bateginen arabera izanen dira, eta 2018ko ekitaldirako %1,1eko igoera aplikatuko zaie (urtetik urterako KPIa: 2016ko iraila-2017ko iraila). Hona hemen:
Ordenantza fiskalak eta arauak:
–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Zangak irekitzea arautzen duen ordenantza fiskala.
–Merkataritza ez egonkorra (merkatu txikia) arautzen duen ordenantza fiskala.
–Udalaren hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena ordenantza fiskala.
–Herritarrek herri-lurrak erabiltzea arautzen duen ordenantza.
–Lehen erabilerarako lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.
–Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
–Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.
–Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.
–Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
–Materialen lagapenari eta zerbitzu pertsonalak emateari buruzko araua.
Beriainen, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1714715