247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGI

Oihan enkantea

Aizpurgiko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra, ezaugarri hauekin:

–Alderdia: San Quirico.

–Kantoia: 57,59.

–Zuhaitz mota: ler gorria.

–Jarduketaren azalera: 2,5 ha.

–Mozketa intentsitatea: 315 m³/ha.

–Mozketa mota: matarrasa.

–Ler gorri kopurua: 770.

–Pinuaren zuraren bolumena (m³): 586.

–Pinuaren enbor txikiaren bolumena (m³): 201.

–Ler gorriaren bolumena, guztira (m³): 787.

–Enbor txikia/enborkia/bilgarria.–Zur mehea (diametroa < 30 cm-tik beherakoa).

Hasierako prezioa: 17.372,30 euro. BEZa kenduta.

997/2017 Ebazpenaren bidez baimendua.

Enkantea 2018ko urtarrilaren 17an eginen da. Agiriak, aipatu eguneko 12:00ak arte aurkez daitezke Aizpurgiko Kontzejuaren Idazkaritzan. Agiriak ondotik irekiko dira.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Aizpurgiko Kontzejuan. Telefonoa: 660846032.

Aizpurgin, 2017ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, José Antonio Braco Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1714588