1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 13an hartua, Etxabarriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Etxabarriko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Etxabarriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta.
ERABAKI DU:
1. Etxabarriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Iker Aramendia Jiménez de Vicuña, Pedro María Arratibel Echavarri, Santos Galdeano Martínez, Javier Díaz Nicolás eta Francisco Javier Domeño Cobo jaunak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Etxabarriko Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1714536