247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen Ega 7B-XXVI. sektoreko (San Adrián) lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.

Nafarroako Ubidearen Ega 7B-XXVI. sektoreko (San Adrián) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei aditzera ematen zaie Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, abenduaren 12ko 1563/2017 Ebazpenaren bidez, lurzati horren berrantolamenduaren gaineko erabakia hartu duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen abuztuaren 26ko 54/2017 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da San Adriángo udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek, alegia: memoria; jabeen zerrenda, alfabetikoki ordenatuta; murrizketa koefizientearen kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; zamen eta kargen zerrenda; zaindu beharreko balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak; finken zerrenda eta ureztapen azalera; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:5000 eskalan eginak; plano horiek berak irudi eta guzti; zaindu beharreko balio naturala duten ureztalurretako jarduketen planoa, 1:3000 eskalan egina; eta interes orokorreko lurpeko azpiegituren ondoriozko ubide zortasunen planoa, 1:10.000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 3.a, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1714425